26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 169

3. Formazioaren eredu teorikoaren nondik norakoaz jabetzea; bost harremanbideen

aurkezpena egitea.

4. Zergatik kokatzen nuen formazioaren muina pertsonen arteko harremanetan; hots,

hezitzaileak eta gazteen arteko harremanen kalitatean ulertzea.

5. Ikasbide esperientzialaren aldeko hautua uler zezatela.

6. Aurreko guztia lor zedin, nolabaiteko giro lasai eta gertukoa lortzea.

Nire asmoa zen xede horiek lortze bidean jartzea. Oinarri horiek edukiko lukeen norabide

bat abiatzea. Horrekin nahiko gustura geratuko nintzen, eta bere osotasunean betetzea

formazio-prozesu osoaren emaitza izan beharko zukeen.

Hori guztia ikastaro osoan zehar barnera zezatela nahi nuen arren, lehengo eguna oso

garrantzitsua iruditzen zitzaidan. Hezitzaileek euren iguripen propioekin etorriko zirela

pentsatzen nuen, eta horiek nire nahietatik oso urrun egonen zela ziur nengoen. Hau da,

formazioa ikastaroari buruz hezitzaileek edukiko zuten ideia, eta gero bertan topatuko zutena

oso-oso urrun zeuden; beraz, bi mutur horien arteko distantzia murrizteko lehen ahalegina

lehen egun horretan egin nuen. Nolanahi ere, horrek sentsazio berezi bat sortzen zidan niri.

Nire landa-ohar batean argi asko utzi nuen:

“Ikastaroa hasi baino lehen, berritasunak sortzen duen zalantza eta ilusioaren arteko sentsazioak

nituen. Zalantza, egitera nindoana oso berria zelako niretzat, eta halaxe izango zela uste nuen

jaso zutenentzat. Ez nuen erabat irudikatzen nire buruan ikastaroaren nondik norakoa. Ez nekien

nola erreakzionatuko nuen ariketak egiterakoan, eta are gehiago, ez nekien suspertzaileek

beraiek nola erreakzionatuko zuten ariketak egitean. Bide berri bati ekitea, norabide berri bat

esperimentatzeak ez zidan erabateko ziurtasuna ematen (B agiria).

Ikastaroan egitera gindoazenaz ziur nengoen, baina hori lehen aldiz modu profesional

batez egiteak, eta beste pertsonentzat, zalantzak sortzen zizkidan; hau da, niregana zetozen

hezitzaile horiek formatzeko ardura nuen.

Ez zen makala, inondik inora, hori lortzea. Egia esan, hiru helburu horiek sistema bat

osatzen zuten, bat lortu ezean besteak nekez lor nitzakeen, esan nahi baita Kuadrillategi

egitasmoaren nondik norakoak ongi ulertu ezean, nahikoa hanka motz gera zitekeela

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!