26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 168

4.3. LEHENENGO EPEA. OINARRIAK FINKATZEN:

HASIERAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA

4.3.1. Hasierako prestakuntza ikastaroaren helburuak

Hasierako formazio ikastaroa gakotzat jotzen nuen formazio-prozesuan; izan ere, nirera

zetozen hezitzaileak hiru alderdietaz jabe zitezela nahi nuelako. Lehenik, harremantrebetasunen

lanketarako proposatzen nuen eredu teorikoaz, hau da, bost harremanbiden

paradigma. Gogoan izan behar dugu lan honen oinarri teorikoetan trebetasunak izendatzeko

garaian hizkera teknikoa erabili dugula, baina hizkera sinbolikoa ere badagoela, Beinfield eta

Korngold (1999) autorrek darabiltena, hainzuzen ere. Hizkera sinbolikoa teknikoaren

sinplifikazioa da. Esperientzia osoan zehar sinbolikoa erabili genuen hezitzaileekin,

esperientzia azaltzeko orduan biak erabiliko ditugun arren. Hona hemen bi hizkeren arteko

korrespondentzia irakurleak berriro gogora ditzan:

1. Egotea ahalbidetzen digun harreman-trebetasuna: Lurra

2. Jardutea ahalbidetzen digun harreman-trebetasuna: Egurra

3. Bat egitea ahalbidetzen digun harreman-trebetasuna: Sua

4. Bereiztea ahalbidetzen digun harreman-trebetasuna: Metala

5. Berezkotasunaahalbidetzen digun harreman-trebetasuna: Ura

Bigarrenik, eredu horretaz jabetzeko proposatzen nien bideaz, hau da bide

esperientzialaz. Bi alderdi horiek elkarrekin oso-oso loturik zihoazen, jakina. Biak ala biak,

azken batean, unitate oso bat osatzen zuten. Hortaz, ikastaroaren diseinua bi gako horietara

bideratuta zegoen. Azken buruan, gorputza bitarteko didaktiko gisa erabiliz, elementu

bakoitzaren ulermena lor zezatela nahi nuen. Bi xede horiek funtsezkoak iruditzen

zitzaizkidan. Horrekin batera ere, garrantzitsua zen euren zeregin pedagogikoa aurrera

eramango zuten egitasmoaren ezaugarriak ezagutzea, hau da, Kuadrillategi zer zen eta zer

helburu zituen argi eta garbi izatea.

Zehatzagoa izanda, modu honetan formulatu nituen:

1. Hezitzaileek ulertu behar zuten zer zen Kuadrillategi. Urritik aurrera euren zeregin

pedagogikoa burutuko zuten egitasmoaren egitura eta ezaugarriak ezagutzea.

2. Hortaz, ikastaroaren gakoa eta erdigunea formazioa zela ulertarazi behar nien.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!