26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 160

agertzen da, baita zer elementuri dagokion ere. Hortaz, hortxe dago hasierako formazio

ikastaro honen esentzia. Hori hala izanik, ikerketaren bizkar hezurra azaltzen joango naiz

datozen orriotan: horren guztiaren azterketa.

4.2.2. Etengabeko prestakuntzaren ikuspegi orokorra.

Etengabeko formazioaren nukleoa formazio-saioak izan ziren, bertan landu, aztertu eta

arakatu nuen hezitzaile bakoitzaren formazio-prozesua. Berau, ere berean, estuki loturik

zihoan hezitzaileen hezkuntza esku-hartzearekin. Esan nahi baita, formazioa norberaren

trebetasunen lanketara zuzenduta zegoen arren, oso loturik zihoala hezitzaileek tailerretan

garatzen ari zirenarekin, hau da, aisialdirako egitasmoarekin; izan ere, espazio horietan

agertu behar baitzituzten beraien harreman-trebetasunak.

Horrela, egitasmoa garatu zen herri ezberdinetako hezitzaileekin aritzen nintzen

formazio-saioetan. Honako hau izan bilakaera:

Formazio-saioen ibilbidea herriz-herri:

Andoain: 7 formazio-saio/ 2 hezitzaile.

Aretxabaleta: 10 formazio-saio/2 hezitzaile.

Beasain: 8 formazio-saio/4 hezitzaile.

Bergara: 8 formazio-saio/2 hezitzaile.

Deba: 11 formazio-saio/2 hezitzaile.

Urnieta: 8 formazio-saio/2 hezitzaile.

Hezitzaile-talde bakoitzarekin eduki saioen kopurua ez da ulertu behar hezitzaile

kopuruaren arabera (niretzako hezitzaile bi edo lau izatea lan bolumenari begira ez zidan

aldaketa handirik eragiten). Egutegiaren eta hezitzaileen prozesuaren araberakoa izan zen.

Orotara, 52 formazio-saio izan ziren. Horietako bakoitzak, normalena, bi eta hiru ordu artean

irauten zuen, nahiz eta batzuetan gutxiago izan. Dena dela, niri gehiago interesatzen

zitzaidan saioan kalitatea iraupena baino. Egiari zor, oso erritmo altua zen niretzat, asteroastero

hiru edo lau saio edukitzen nituelako. Beraz, astearen intentsitatea oso altua zen:

formazio-saioak prestatu, eman, hausnartu, eguneroko idatzi, behatzailearen grabazioak

aztertu, ondorioak atera, esku-hartzea abiarazi, saioa prestatu, eman... Etengabeko zikloa

osatzen zuen horrek. Gainera, bidaia asko egitea behartzen ninduen: gaur Debara, bihar

Aretxabaletar, ezti Bergarara, etzidamu Andoainera... Horrekin batera, astero-astero beste bi

adituekin elkartzen nintzen esperientziaren gorabeherak aztertzeko. Horrek guztiak, halere,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!