26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera 5

Aurkezten dugun lan hau bi zatitan banatu dugu. Lehengoan oinarri teorikoak azalduko

ditugu eta hezitzailearen harreman-trebetasunek bere heziketa lanean zenbateko garrantzia

duten argudiatuko dugu. Ondoren, bibliografia askotarikoan oinarrituz, harreman-trebetasun

bakoitza sakonki aztertuko dugu. Jarraian, eta lehen zatia amaitzeko, hezitzaileen

prestakuntzarako metodo bezala ikasbide esperientziala zergatik aukeratu dugun arrazoituko

dugu.

Bigarren zatian aurrera eraman dugun esperientzia praktikoan bertan zentratuko gara.

Modu horretan, 14 hezitzaileekin egindako prestakuntza esperientziaren garapena

esplikatuko eta interpretatuko dugu sakontasunez; hala hastapeneko prestakuntza nola

aisialdiko heziketako proiektuan lanean ari ziren bitartean egindakoa. Amaitzeko, atera

ditugun emaitzak eta ondorioak azalduko ditugu.

Lan honen planteamendu metodologikoa ikerketa kualitatiboarena da eta ikerkuntzaekintzaren

barruan kokatzen da. Agertzen ditugun datuak hiru iturritatik atera ditugu, hirurak

elkarren artean triangulatuz: 1) formatzaileak (ni) hezitzaileen prestakuntzaren gainean

idatzitako oharrak eta egunerokoa; 2) hezitzaileekin egindako elkarrizketak eta beraiek

burututako testigantzak, galdetegiak eta idatziak; 3) prestakuntza-saio edo formazio-saio

guztietan gertatutako guztia behatzen egon den behatzailearen oharrak, grabaketak eta

interpretazioak. Informazio kantitate oparo horren guztiaren artetik esperientziaren ulermen

eta interpretazio zuzenerako ezinbestekoa dena baino ez dugu aurkeztuko hemen.

Eranskinetan osoki ager genitzakeen agirien hautaketa eta galdetegiak baino ez ditugu

agertu. Elkarrizketak osoki eta behatzailearen grabazioak hemen azaltzea ezinezkoa zen,

begibistakoa den bezala. Nolanahi ere, informazo hori guztia inork nahiko balu bere

eskuetan jarri dut gustura, ale honekin batera doan CD roomean. Behatzailearen

interpretazioez eskuratutako audio zintak ere interesa duen edonorren esku utziko nituzke

gustu handiz, hala nahi izanez gero.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!