26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 157

hartzen nuen, eta eragiten zidan. Finean, niretzako esperientzia hezitzaile guztiek osatzen

zuten unitatea zen; hori bai, berorren ulermen sakona erdiesteko hezitzaile bakoitzaren

prozesua ulertu eta bertan arakatu behar nuen.

Has nadin, bada, esperientzia azaltzen.

4.2. ESPERIENTZIAREN IKUSPEGI OROKORRA

4.2.1. Hasierako prestakuntzaren ikuspegi orokorra

Hasierako ikastaroan kokatu nuen ikerketaren eta, bidez batez, formazioaren abiapuntua.

50 orduko ikastaroa diseinatu nuen. Berau 2001ko irailean eman nuen bi herritan: iraileko

lehen erdian Andoainen eta bigarren erdia Bergaran. Andoainen, bertako Gazte lokalean

egin genuen ikastaroa. Toki bikaina eta aproposa gorputz ariketak egiteko, handia zelako eta

espazio asko zuelako. Bergaran, AEK-ko euskaltegian. Nahiko egoitza txiki zen, eta ez zen

batere aproposa nire nahietarako, horrexegatik gorputz ariketa asko kalean, ondoko parke

batean, egin genituen. Orotara 100 orduz aritu nintzen hasierako formazio ikastaroa ematen.

Horrela antolatu nuen bi zioengatik: alde batetik, suspertzaile guztiek ikastaro batean

sartzeko gehiegitxo zirelako, orotara 24 pertsona; eta, beste aldetik, ikastaroa toki jakin

batean kokatuz gero, zenbait pertsonek arazoak edukiko lituzketelako bertara iristeko. Hau

da, ikastaroa Andoainen baino burutu izan ez banu, Aretxabaletatik etorri behar zuten

suspertzaileek arazo franko edukiko lituzkete heltzeko, autoz denbora larregi, eta garraio

publikoz are gehiago. Hortaz, bi aldagai horiek aintzat hartuz Gipuzkoako bi herri horietan

burutu genuen hasierako formazio ikastaroa. Andoainen 15 hezitzailek hartu zuten parte, 6

herrietakoak; eta Bergaran 11, 3 herrietakoak. Geografikoki gertuen zeuden herritakoak;

horrela, Andoainen, Andoain, Hernani, Astigarraga, Beasain, Urnieta eta Lasarte-Oriako

hezitzaile bat (nahiz eta herri hori ikerketan ez nuen sartuko); eta Bergaran, Aretxabaleta,

Bergara eta Deba. Argi gera bedi, horrek ez zuela esan nahi, gero ikusi zen legez, horiek

guztiak lanean arituko zirenik; batetik, zenbait herritan Kuadrillategi egitasmoa aurrera atera

ez zelako (gazteek ez zuten izena eman parte hartzeko, beste zenbait arazo...), Hernani eta

Astigarragaren kasuak bezala; eta, bestetik, zenbait herrik gero lanean arituko ziren

hezitzaile kopuru altuagoa bidali zutelako hasierako formaziora (adibidez, Aretxabaletak lau

hezitzaile formatu nahi zituen, bada ez bada ere, nahiz eta seguruenera bi edo hiru besterik

ez ziren lanean arituko).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!