26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 156

4.1. SARRERA

Atal honen nondik norakoa ongi ulertzeko gauza garrantzitsu bat kontuan hartu behar

dugu. Egin nuen esperientziaren bilakaera agertzeko esperientziak berak izan dituen mugarri

garrantzitsuenetan oinarritu naiz, eta horietatik abiatuz kontaketari heldu diot; hau da, nire

irudirako sustantiboa eta funtsezkoa zenari garrantzia gehiena eman diot gero hortik

ikerketaren zehaztasunak jorratzeko eta arakatzeko. Nolabait esateko, esperientziari orrazi

bat pasa diot esanguratsuena, interesgarriena, eta esperientziaren nondik norakoa ongien

islatzen duena eskuratzeko asmoaz. Beraz, irakurleak hemendik aurrera aurkituko duena ez

da esperientziaren deskripzio historiko soila, esperientziak berak eman dituen alderdi

garrantzitsuenetatik abiatutako historia eta azterketa baizik. Alta, horrek ez du esan nahi

ikerketaren alderdi batzuk alboratuko ditudanik, ez. Ikerketak eman duen horretatik abiatuz

historia osoa askoz hobeto uler daitekeenaren uste sendoa dut. Niretzako lan gehiago

eskatzen du horrek, baina bai lanaren egituraketarako, baita irakurlearen mesedetarako ere

bide aproposa iruditzen zait. Beraz, esperientziaren mugarri horiek azalpenaren argudioildoak

izanen dira.

Bestalde, ikerketaren ikuspegitik interesgarriena hezitzaileen formazioa denez, pertsonak

hartu ditut ikerketa gaitzat. Esan nahi baita, alderdi indibidualari arreta berezia eskaini

diodala esperientziaren nondik norakoak hobeto ulertzera aldera, nahiz eta tarteka

esperientziaren alderdi orokorrari buruzko zenbait alor ere aipatu ditudan. Bi maila horiek –

indibidual eta orokorra- ahalik eta ongien uztartzen saiatu naiz, hau da, formazio

esperientziaren alderdi orokor eta esanguratsuenak, hezitzaileen esperientzia

indibidualarekin.

Horrekin batera, hezitzaileak herri ezberdinetako proiektuetan lanean ari zirenez –nahiz

eta egitasmoa bera izan-, amaraun ikaragarria ehuntzen zen. Hau da, esperientzia edo

ikerketa, ez da herrietako hezitzaileen esperientziaren batuketa soila, guztien artean osatzen

zuten sistema baizik. Beraz, esperientzia entitate oso bat osatzen zuen, horrela prozesuan

zehar ateratzen nituen ondorioak praktikan jartzen nituen etengabean. Hezitzaile bakoitzaren

ibilbidea ez da ulertu behar prozesu itxi baten gisara, irekia baizik, non beste hezitzaileen

ibilbideak eragiten zion. Nik, formazioaren ardura hartu nuenez, modu horretan ulertu nuen

ikerketa. Horren lan gehiago eta nekezagoa egitera ekartzen zidan, baina baita

aberasgarriagoa ere. Izan ere, hezitzaile batekin edo hezitzaile-talde batekin formazio-saio

batean aritzen nintzenean, nire baitan beste hezitzaileekin izaten ari nintzen prozesua aintzat

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!