26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 151

arazoei irtenbide praktikoa emateko, eta, nola ez, egoera praktikoa bera

hobetzeko

Bi bide zehaztu genituen eredu teorikoaren ulermenerako:

1. Harreman-trebetasunak hitzez ulertzea, modu intelektualean.

2. Trebetasunak bizipenen bidez barneratzea, honi garrantzia gehiago emango genion.

Ikasbidearen oinarritzat hartu genuen. Horretarako gorputz ariketak egingo genituen

trebetasun bakoitza ulertze aldera. Ariketa praktikoekin lortu nahi genuena zen hezitzaileak

hainbat sentsazioekin topatzea eta horiek sentitzea; trebetasuna bera esperimentatzea eta

bizitzea, alegia.

Ikastaroa, dena den, hasiera baino ez zen. Hezitzaileak ereduaren ikuspegi orokorra

edukitzeko baliagarria izango zen. Praktika beraren atarian jartzen zituen, baina oraindik ez

zeuden suspertze-lanean zuzenean. Formazioaren lehenengo urratsean ginen, garrantzitsua

jakina, baina bigarren zatiaren beharra zuen ezinbestean ikasbidea oso izan zedin eta

balizko emaitzak eman zitzan. Bigarren zati hori etengabeko formazioa zen.

3.7.2.2. Etengabeko prestakuntza

Herri bakoitzean egitasmoa apur bat egonkortu eta martxan hasi eta gero etengabeko

formazio-saioekin hasi ginen. Gutxienez bi orduko saioak ziren, edukiaren, metodologiaren

eta formazio bidearen arabera. Horien helburua, jakina, suspertzaileen formazioan

sakontzea eta berau hobetzea zen. Bi asteroko maiztasunez egin genituen, nahiz eta

batzuetan, egoeraren arabera, astero ere bildu ginen zenbait hezitzaileekin.

Formazioaren alorra dinamikoa dela uste bagenuen ere, egokia zen oso aldez aurretik

bilera horiek prestatuta edukitzea, eta aldaketarik beharko balitz txertatzea. Praktika berak

eramango gintuen handik edo hemendik, baina horrek ez zuen esan nahi bilerak zoriaren

baitan utzi behar genituenik. Aurretik prestatu behar zirelakoa geunden. Horien bitartez bi

helburu erdietsi nahi genituen:

1.- Hezitzaileen formazioan sakontzea, eta hasierako ikastaroan ikusitakoa praktikan

jartzea.

2.- Hezitzaileen harreman-trebetasunen lanketaren bidez hezkuntza esku-hartzearen

hobekuntzan eragitea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!