26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren kokapena 150

Ikusi ahal izan dugun moduan, fase hau lanez beteriko izan zen, bide edota lan

ezberdinak aldi berean martxan jarri behar izan genituelako. Hala ere, lanpetuta bezain

interesgarria izan zen. Den dena prest utzi genuen, beraz, esperientzia bera hasteko.

3.7.2. 2. fasea: esperientzia

Aurreko fasea esperientzia bera izan baino lehenagokoa da, guztiz garrantzitsua, halere,

haren ulermenerako. Fase hau, hortaz, esperientziari berari zegokion; berau, modu labur,

baina argi batez azalduko dugu; izan ere, fase honetako hainbat alderdi (datuen jasotzeari

dagokiona: elkarrizketak...) lehen azaldu baititugu, eta gainontzekoak esperientziaren

bilakaera agertzen dugunean xehetasunez azalduko ditugu. Hona hemen beraz, ikerketaren

fase honen deskribapena.

3.7.2.1. Hasierako prestakuntza

Herriek formatu nahi zituzten hezitzaile kopurua zela-eta, bi ikastaroetan banatu behar

izan genuen hasierako formazioa. Ikastaro bakoitza berrogeita hamar ordutakoa izan zen.

Andoaingo Gazte Lokalaren eta Bergarako AEK Euskaltegiko lokalean burutu genituen bi

ikastaroak. Bi erakunde horiek utzi zuten euren lokaletan egin genuen hasierako formazioa.

2001ko iraila oso-osorik hartu genuen ikastaroa emateko. Andoaingo ikastaroan 14

hezitzaile gaiek hartu zuten parte, eta Bergarakoan 11. Ondoren, egitasmoa gazteei

aurkeztu eta gero, eta partaideen kopuruak herri bakoitzean zehaztu ostean, 18

hezitzaileetan geratu zen behin betiko kopurua. Hau da 18 hezitzaileekin hasi genuela gure

ikerketa. Halere, esperientziaren bilakaerak, berehala 14ean utzi zuen kopurua, eta horixe

izan zen ikerketarako hartu genuen unibertsoa, eta prozesu osoan zehar mantendu

genuena. Honako xedeak zituen ikastaroak:

- Suspertzaileek harreman-trebetasun bakoitzaren esanahia eskuratzea. Horixe

zen lehen urratsa. Kontakturako forma bakoitzak bere baitan dituen

nolakotasunak ulertzea eta barneratzea. Ulermen hori hitzez baino, bizipenez

izatea nahi genuen.

- Hori guztia zertarako? Bada, gaitasun-maila jakin bat eskura zezaten, taldeekin

eta gazteekin lanean ari zirenean, eredu hori sistematikoki aplikatu ahal izateko:

egoeraren diagnosia egiteko, programazioak egiteko, ebaluazioak edo

balorazioak egiteko, jarduerak proposatzeko, suspertze-lanean sortzen ziren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!