26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren kokapena 149

barruko lana ongi zihoan; orain kanpoko lana, hau da, eredua zein proposatutako bidea ea

hezkuntza esparruetan aplikatzeko eta hezitzaileak formatzeko baliagarriak ziren ikustea

falta zitzaigun.

Esperientziaren egituraketa

Aipatu bezala, Kuadrillategi proiektuari dagokionez ikerketa-fase berri bati ekin genion.

Bertan 14-16 urte bitarteko gaztetxoen hizkuntza jokaeren gaineko ikerketa nahi genuen, eta

xede horri begira diseinatu genuen egitasmoa. Horrela, gaztetxoekin hezitzaileak aritu behar

ziren, beraz, aproposa ikusi genuen nire ikerketarako suspertzaile horien formazioaz

arduratzea, aurreko ataletan aipatu arrazoiengatik

Proiektua aurrera eramateko herriak behar genituen; izan ere, Lasarte-Orian izandako

esperientziatik osatu genuen diseinu berria beste herri batzuetara zabaldu nahi genuen.

2000. urteko urritik 2001ko ekainera bitartean luzatu zen prozesu luzea bezain nekagarri

izan zen. Azkenik, hainbat eta hainbat udaletxeekin makina bat bilera eta kontaktu egin

ostean, 2001eko ekainaren bukaeran dena lotuta utzi genuen. Horrekin batera, zenbait

herritan hezitzaile gaiak zein izango ziren gure esku utzi zuten udaletxeek, eta horrek ere

galtzak bete lan utzi zizkigun. Lan horiek guztiak amaitu eta gero, eta bidaia asko hara eta

hona egin ostean, dena prest utzi genuen proiektuarekin urte hartako irailen hasteko.

Horrekin guztiarekin batera hezitzaileen formazioaren nondik norakoak zehazten jardun

ginen ere. Hezitzaileek gaztetxoekin lanean hasi baino lehen ikastaro bat jasotzea nahi

genuen. Guztiz funtsezkoa zen hori, ikastaro horretan ereduaren harreman-trebetasunen

aurkezpena modu bibentzialean eta esperientzialean egitea nahi genuelako. Berrogeita

hamar bat orduko ikastaroa diseinatu nahi genuen. Horrekin ere, denbora dezente jardun

genuen, eta ikastaroaren ikuspegi teorikoaz zein metodologikoaz gain, azpiegiturarenak ere

nahikoa buruhauste eman zizkigun. Azkenik, zein herritan eta zein lokaletan egin, eta zein

egunetan eta zein ordutegian burutu ere adostu eta erabaki genuen. Gehiena, 2001ko

ekainean amaitu genuen, nahiz eta azkeneko muturrak urte hartako irailean lotu.

Horrekin guztiarekin batera, nire ikerketaren diseinua ere egituratzen joan ginen: nola

izango zen ikastaroa, nola eta zein maiztasunarekin izango zen etengabeko formazioa

hezitzaileekin, eta nola eta noiz jasoko genituen datuak. Era berean, gaiaren inguruko

bibliografia aztertzen hasi ginen marko teorikoa elikatzeko eta hobetzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!