26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 148

Bada, 2000. urteko udara ostean hasi nintzen ikergaiari forma ematen, Doktorego

ikasketak amaitu bezain laster aipatutako bi ildo horien inguruan: alor teorikoa eta alor

praktikoa; hau da, zer edukietan eta nola formatu; eta non formatu, eta zein pertsonak

formatu. Bi prozesu horiek neurri handi batean, elkarrekin joan baziren, irakurleak ulertze

aldera, hemen banaka agertuko ditugu.

Lehenik, eredu teorikoaren inguruan arituko gara.

Aurrera jarraitu baino lehen, garrantzitsua iruditzen zaigu azaltzea Lasarte-Oriako

ikerketa-proiektua amaitu ostean, eta bertan atera ondorioak zirela-eta beste ikerketa-fase

bati ekin geniola, horretarako Kuadrillategi Ikerketa eta Aholkularitza Elkartea sortu genuen

hiru lagunek, denek aurreko esperientzian ikerlari bezala aritutakoak. Bada, testuinguru

horretan egosi zen eredu teorikoaren nondik norakoa. Argi gera bedi, dena dela, gauza bat

dela ikerketa horrek dituen helburuak –hizkuntza helburuak batez ere-, eta nire ikergaiaren

xedea. Nire ideiak pedagogiarekin zerikusia zuen erabat.

Hezitzaileen gaitasunen gaineko hausnarketetan gure ikerketa taldeko kide batek bost

harremanbideen eredua aurkeztu zidan. Paradigma hori berak nahikoa ezagutzen zuen eta,

egiari zor, izugarri estimatzen ditudan arrasto eta argi asko eskaini zizkidan neure

prozesuan. Bada, hortik abiatu ginen. Esan nahi baita, koherentziari sekulako garrantzia

eman nahi geniola gure ibilbidean, eta horretarako eredu horren aukera pedagogikoak

aztertzen hasi ginen. Horrekin batera, eredua gure baitan esperimentatzen hasi ginen: alde

batetik, geure larruan harreman-trebetasun bakoitza zer zen bizitzeko, nola ulertzen genuen

eta abar; eta bestetik, eredua bera nola transmiti genezakeen, nola forma genitzakeen

hezitzaileak eredu horren arabera eta abar. Ikasbideaz, alegia. Beraz, gure esperientziak eta

bizipenek zama eta garrantzia handia eduki zuten prozesu horretan guztian. Ereduaren

ulermen teorikorako hainbat eta hainbat saio eduki genituen, baita nola erakutsi beharko

genukeenaren inguruan ere. Bide esperientziala eta bibentzaila hautatu genuen, eta hori

guztia geure barruan esperimentatu nahi genuen, gero hezitzaileak formatu ahal izateko.

Horrela, hainbat ariketa prestatu eta esperimentatu genituen geure baitan praktikatzeko,

asteburu osoko mintegiak ere egin genituen hiruon artean ereduaren kalitateak

esperimentatzeko. Fase horrek 2001ko otsailetik ekainera bitartean iraun zuen

Prozesu horretan guztian zehar, nahikoa argi geratu zitzaigun esku artean genuen

eredua baliagarria izan zitekeela hezitzaileak formatzeko. Beraz, beste hanka falta zitzaigun;

hots, zein formatu eta zein testuinguruan formatu. Beste hitz batzuetan esanda, gure lana,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!