26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren kokapena 147

Ikerketa-taldean egoteaz gain lagunarte batzuekin ere aritu nintzen lanean hezitzaile gisa,

aisialdiko jarduerak eta egitura zuten ekintzak antolatuz.

Nolanahi ere, 1999ko otsailetik aurrera hamabost urte zituzten hamar lagunez osatutako

lagun-talde baten ardura egokitu zitzaidan. Bi urtez egon nintzen beraiekin. Lehengo

ikasturtean astean bitan biltzen nintzen eta bigarrenean astean behin. Horrek eta ikerketataldea

osatzen genuen lauzpabost lagunen arteko hausnarketa sakon eta oparoei esker lan

honetako ideia hezurmamitzen joan zen. Neure baitan, eta heziketa lanaren gainontzeko

esparruak gutxietsi gabe jakina, eta bere balio eta beharra azpimarratuz; hezkuntzaren

esentzia pertsonen arteko harremanetan zegoenaren ideia garatuz joan zen. Nire

esperientziak, nahiz eta oso luzea ez izan hala erakutsi zidan. Aritu nintzen edozein lanean

konturatzen nintzen pertsona zela heziketa lanaren erdigunea, eta hezigaiekin edota

ikasleekin aurrez aurre egoten ginenean zer nolako sentsazioak genituenari buruz oso gutxi

hitz egiten genuela. Nahikoa eremu iheskorra suertatzen zitzaigun. Bada, hamarkote

horrekin esperientzia bukatzen ari nintzela, orduantxe nahikoa argi ikusten nuen zeren

inguruan egin zitekeen lan bat. Hezitzaile batek eduki beharreko trebetasunen inguruan

ikerketaren bat egin ote zitekeen otu zitzaidan. Hezitzaile batek hezigaiekin aurrez-aurre

dagoenean nola jokatu behar duen inguruan sakondu gura nuen. Zalantzak baztertzen eta

ikerketa-taldea osatzen genuenon artean ideia argitzen asko lagundu zidaten. Uste nuen

pertsonon arteko harremanei begira egongo zen formazio baten beharra zegoela, hortxe

kokatzen bainuen, nire esperientziaren begietara, heziketa lanaren bihotza. 1999ko otsailean

EHUko Donostiako Hezkuntza Zientzien Fakultatean eskolak ematen hasi nintzen, eta

arestian aipatu ideia are gehiago garatzen joan zen nire baitan.

Beraz, esan dezaket nire esperientzian iturrietatik edaten duela ikerketa honen gaiak.

Bost Harremanbideen ereduaz jabetzea

Gauzak horrela, nire ideia aurrera emateko eta praktikan jartzeko bide luzea geratzen

zitzaidan oraindik. Alde batetik, artean oso gutxi nekien aurrez-aurreko harremanetan, hau

da, hezkuntza-praktikan hezitzaileek edo hezitzaileek eskuratu beharreko gaitasun edo

trebetasunei buruz. Ideia batzuk zirriborratuta neuzkan, batez ere arestian aipatutako hamar

kidez osatutako lagunarte horren esperientziak emandakoaren ondotik. Hortaz, alor

teorikoaren aldetik asko aurreratu behar nuen oraindik.

Beste aldetik, egitasmoren bat edota proiekturen bat behar nuen nire ideiak praktikan

jartzeko. Eta hori ere ez nuen. Beraz, hor ere hutsuneak baziren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!