26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 146

karrera) jasotzen nuen oinarri teorikoekin batera, heziketaren inguruko ideia eta ikuspegi

propioaz jabetzen edota mamitzen hasi nintzen.

Horrela, hortik aurrera, 1995. urtetik aurrera, hain zuzen ere, maiztasun aldetik

egonkorragoak ziren lanak eskaini zizkidaten, betiere heziketarekin loturikoak, noski.

Haurrekin eskolorduz kanpoko jarduerak aurrera eramaten hasi nintzen egunero, eta

horrekin batera, nire herriko, Lasarte-Oriako, AEK Euskaltegian hasi nintzen eskolak ematen.

Leku horietan guztietan hezitzaile nahiz irakasleen artean eztabaidak edukitzen genituen:

antolaketaren aldetik, didaktikaren aldetik, programazioaren aldetik... zinez nire formaziorako

oso-oso aberasgarriak izan zirenak. Nire ustez, orduantxe hazten hasi zen orain eskuetan

dugun lan honen oinarrizko ideia. Beste hitz batzuetan esanda, garai hartan ezarriko nuke

lan honen gaiaren haziaren hastapenak. Hau da, ohartzen hasi nintzen hezkuntzapraktikaren

alor garrantzitsu bat hezitzaileok hezigaiekin aurrez aurre jartzen ginean zela, eta

horri buruz ezer gutxi hitz egiten genuela geure bileretan, gehienbat pertsonaz harantzago

zegoenari buruz jarduten ginen, nahiz eta hori ere oso garrantzitsua izan: programaketa nola

egin behar zen, zein zen jarduera jakin hori aurrera eramateko materialik egokiena, nola

ebaluatu behar genituen gure jarduerak... baina, esate baterako, klase barruko gauzen

inguruan ezer gutxi genekien. Ohartzen nintzen euskaltegiko nahiz aisialdiko jardueren eta

programen arrakasta, neurri handi batean, pertsonen baitan zegoela; pertsonen arteko

harremanean hain zuzen ere. Heziketaren ikuspegitik ikusten nuen irakaslea

euskaldungaiekin gelara sartzen zenean, orduantxe zela une gakoa, baina horri buruz ezer

gutxi genekiela. Banuen hor kezka modukoren bat.

Hala eta guztiz ere, nahiz eta ideia oraindik oso-oso lanbrotsu zegoen nire baitan,

heziketa alorrean jarraitu nuen lanean. 1997. urtera aldera aisialdiko hezitzaileak formatzeko

aukera eman zidan Donostiako Urtxintxa Eskolak. Bertan bi urtez aritu nintzen, eta, egia

esan, asko ikasi nuen. Horrekin batera, aurreko urteetan hasitako jarduerekin jarraitzen

nuen: Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkarteko aisialdi taldean, AEK eskolak ematen... Ekintza

aldetik eta nire bizitzaren abiaduraren eta formazioren ikuspegitik urte oparoak izan ziren

inolako zalantzarik gabe. 1997. urtearen bukaeran Lasarte-Orian egosten ari zen hezkuntza

eta hizkuntzarekin lotuta zegoen ikerketa-proiektu batean ikerlari bezala eta irakasle edo

hezitzaile bezala aritzeko aukera eskaini zidaten. Une horretantxe, eta heziketa lanaren

ikuspegitik, nire bizitza borborka zegoen. Zurrunbilo ikaragarrian nengoen, eta denborak

ematen duen perspektibaz baliatuta aitortu behar dut nire formazioan eta heziketaren ideian

sekulako eragina izan zutela urte horiek guztiak. Kuadrillategi izenarekin ezagutzera eman

zen aipatu egitasmoa. Helburua gazte lagunarteetan hizkuntza jokaerak aldatzea zen, hau

da, gazteek, lagunartea unitatetzat hartu, gaztelaniatik euskararako jauzia eman zezaten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!