26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren kokapena 145

Aipatu behar dugu ere, ikerketarekin zerikusia zuten elkarrizketak egin baino lehen, hau

da, hezitzaileak elkarrizketatu baino lehen, hainbat pertsonari elkarrizketak egin nizkiola

gaitasun horretan trebatze aldera; hots, elkarrizketak arestian aipatutako bost trebetasun

horiekin egite aldera, eta era berean, mamitsuak eta sakonak izan zitezen. Beraz, nire

lehengo elkarrizketak ez ziren izan hezitzaileekin, aurretik nolabaiteko entrenamendua eta

eskarmentua banuen.

3.6.5. Idazkiak.

Ahozko informazioaz gain, idatzitako informazioa ere eskatu nien suspertzaileei.

Ikastaroa bukatu eta gaztetxoekin lanean hasi bezain laster, beraien dinamizazioari buruzko

hausnarketa idatzia egin zezatela eskatu nien. Horretarako, lehenik nik eredu bat pasa nien

antzeman zezaten zer zen nahi nuena. Bertan, nahikoa sakontasunez jakin ahal izan nuen

zein ziren praktikan bertan, eta bost elementuetan oinarriturik, bakoitzaren indar guneak eta

ahul guneak. Era berean, hezitzaile bakoitza euren praktikaren gaineko lehen hausnarketa

egiteko baliagarria izan zen tresna hori.

3.7. IKERKETA-FASEAK

3.7.1. 1. fasea: esperientzia aurreko epea.

Gaiari hurbilketa

Hezitzaileen formazioaren ideia beti presente eduki dut nire buruan, modu batera edo

bestera. Hamar bat urte atzera egin behar dugu (1992) hezitzaileen giroarekin eta

testuinguruarekin nire lehen kontaktuaz oroitzeko. Hamazazpi bat urterekin, nire inguruko

gehientsuenok bezalaxe, hezkuntza ez formalaren eremutik sartu ginen heziketaren

mundura: udalekuak, irekiak, nahiz itxiak; herrian (Lasarte-Oria) aurrera ateratzen ziren

aisialdiko jardueretan antolatzaile zein hezitzaile... Egiari zor, aitortu behar dut zorte handia

izan genuela giro horretan parte hartu izan genuen guztiok; izan ere, herrian talde trinko

moduan egituratu baikinen, eta nire ustez garrantzitsuagoa dena: lan egiteko gogo

ikaragarria genuen, eta horrek, besteak beste, heziketaren eta hezkuntzaren inguruko

hainbat eta hainbat bilera eta eztabaida egitera ahalbidetu zuen. Esan nahi baita, praktikatik

bertatik jasotzen nuena, bai hezigaiekin lan egiten, baita hezitzaileok elkarrekin izaten

genituen gogoetei esker ere; eta Pedagogiako ikasketetatik (1993. urtean hasi nintzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!