26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 143

4) Baimena eskatzen nien gakoetan sakontzeko. Trebetasun hau aurrekoarekin loturik

doa. Lehen aipatu dut gakoak kontzienteki eta propio bilatzeak bide hutsala izan

zitekeela, hau da, gakoak elkarrizketaren gorabeheren eta ibilbide ez linealaren

ondorioz azalduko zirela. Horrela, elkarrizketan zehar nire ustez gako edo datu

esanguratsu bat azaltzen zenean, sakontzeko ahaleginak egiten nituen, hori bai

baldintza garrantzitsu batekin: elkarrizketatuari eskatzen nion baimena ea gai jakin

horri buruz hitz egin edo sakondu nahi zuen jakiteko. Bere eremu partikularrean sar

nintekeen ala ez baimena eskatzen nion. Baldintza hau zorrozki betetzen saiatu

nintzen elkarrizketa guztietan. Nire ustez, ezin eska niezaiokeen hezitzaileari berak

nahi ez bazuen bere esperientziaren pasarte jakin bat konta zezala. Horretarako

baimena eskatzen nion, ea geltoki horretan geldialdi bat egiteko prest zegoen, edo,

gelditu gabe, berak markatutako bidetik jarraitu nahi zuen. Horretarako honako estilo

hau agertzen saiatu nintzen: “Orain azaldu duzuna oso interesgarria iruditu zait.

Gehiago sakondu nahi al duzu horretan?”, edo “Mmmmm... bai interesgarria hori

guztia. Nahi al duzu horren inguruan gehiago hitz egitea?”. Ikusten banuen

hezitzailearen erantzuna baiezkoa zela gelditu eta sakontzeko ahaleginak egiten

nituen, aldiz, ezezkoa izanez gero –gai jakin horri buruz ezer gehiago esateko ez

zuelako, une horretan gogorik ez zuelako, gauza gehiagorekin oroitzen ez zelako,

bere mugak gaindituko nituela hautematen zuelako...-, elkarrizketarekin aurrera

jarraitzen nuen.

5) Elkarrizketatuak ezartzen zituen mugak errespetatzen saiatu nintzen. Hezitzaileak

ezartzen zituen mugak ezin nituen gainditu. Gai baten inguruan gehiago sakondu

nahi ez zuela esaten bazidan, hortik harantzago ez nintzen joaten. Elkarrizketaren

bidez, suspertzaileak bere egoeraren, esperientziaren eta bizipenen definizio eta

hauteman pertsona egin zezala nahi nuen, hortaz, gai batean deseroso sentitzen

bazen edo interes handirik pizten ez bazion bide hori bertan behar uzten nuen, nahiz

eta ikerketaren ikuspegitik eta nire ikuspegitik garrantzia eduki. Modu horretan,

hezitzaileak berak adierazten zidan zein zen bere bizipenen hautematea eta

interpretazioa, eta berak zedarritzen zuen noraino iritsi. Nik muga horraino baino ez

nintzen joaten, batzuetan oso sakonera joaten ginen eta besteetan ez hainbeste. Nire

aburuz, hori egitea funtsezkoa zen, hala egin ezean arestian aipatu harreman zintzoa

apurtuko litzateke, eta gerta zitekeen hortik aurrera elkarrizketatuak konfiantza

galtzea eta zintzotasunez ez agertzea, eta bizitako esperientziaren inguruko

bizipenak-eta ez azaltzea; hots, elkarrizketari eta nik jar nezakeen presioari ihes

egitea. Jarrera edo trebetasun hau elkarrizketetan zehar oso presente izatea

ahalegindu nintzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!