26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren kokapena 142

Elkarrizketatu guztiei antzeko gai-ildoak luzatu nahi nizkien, modu horretan gai edo

interesgune berriak edo aurre ikusi gabeak sortuz gero, horietan gehiago sakon nezan.

Honako trebetasun hauek agertu nahi izan nituen elkarrizketetan:

1) Ez nituen gakoak kontzienteki bilatu nahi izan; berez ager zitezela nahiago. Ez nuen

zuzen-zuzenean jo nik gakotzat hartzen nituen galdera edota erantzunen bila joan.

Horrela jokatuz gero, elkarrizketatua presionatuta sentitzeko arriskua ikusten

bainuen. Datu interesgarriak edo gakoak elkarrizketan zehar atera zitezela nahiago

izan nuen, ez zuen modu zuzentzaile batez jokatzea bestearen aurrean, horrek

elkarrizketarako, eta bidez batez ikerketarako, desegokia izan zitekeela uste bainuen.

Beste modu batez esanda, ni eta hezitzailearen artean elkarrizketan zehar harreman

zintzoa izatea funtsezkotzat jo nuen.

2) Pertsonari, elkarrizketatuari alegia, sostengua eman nahi nion bere statusa goratuz.

Elkarrizketan zehar sostengua eta lasaitasuna eman nahi nion pertsonari,

elkarrizketa ez zezala har azterketa itxura. Giro abegikorra sortzea nahi nuen eta

elkarrizketatua gustura senti zedin nahi nuen. Horrela, zerbait interesgarria esaten

zuenean “Ah!, ze interesgarria!!” bezalako hitzekin erantzuten nion, baina ez

itxurakeriaz, benetan hala sentitzen nuelako baizik.

3) Elkarrizketatzailearen, hau da, nire, statusa jaitsi nahi nuen, pertsonaren gaineko

epaiketarik ez egite aldera. Elkarrizketan zehar ez nuen nahi hezitzaileak esaten

zuenaren gaineko epai moralik egiterik. Alabaina, horrek ez du esan nahi jarrera

neutrorik hartu behar nuenik, ezta gutxiagorik ere, aurreko puntuan ikusi dugu hori ez

dela horrela. Elkarrizketak izan behar zuen harreman zintzoa bermatu ahal izateko

nik ez nuen horrelako epai iritzirik eman behar: “Oso ondo jokatu zenuen hori egin

zenuenean!”, “Ez zenuen hori egin behar!”, edota “Horrelako jarrerak gorrotatzen

ditut!”. Horrelakorik eginez gero, ez nioke elkarrizketari ibilbide propioa egiten utziko,

hezitzaileak esan beharrekoa baldintzatuko nuke, neurri handi batean. Hau da,

hezitzaileak bere sentimendu, bizipen, esperientzia eta sentsazioak agertzea nahi

nuen, eta hori halal izan zedin horien guztien gaineko iritzirik ez ematea egokiena

zela deliberatu nuen. Izan ere, formazio-prozesuan zehar hezitzaile bakoitzaren

sentimenduak, hautemateak eta bizipenak ziren bezalakoak izango ziren, ez nik nahi

nituenak. Horrela, nire egitekoa elkarrizketatuaren statusa bermatzea eta goratzea

zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!