26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren kokapena 141

Egiari zor, behatzailearen funtzioa onura asko ekarri zizkion ikerketaren eguneroko

bilakaerari; izan ere, bere gogoetek eta hausnarketek ikuspegi berri bat eman baitzioten

askotan formazio-saioei. Zentzu horretan, behatzailearen grabazioek hainbat eta hainbat

datu eta informazio baliagarria eskaini zizkiguten, bai formazio-saioetan nire jarrerari buruz,

baita hezitzaileen formazio eta esperientzia ibilbideari buruz ere. Beraz, behatzailearen

bidez, niri ihes egiten zizkidaten hainbat datu eskura ahal izan genituen; izan ere, nire

egunerokoan jasotzen nituen datuetan ezin bainitzakeen har hainbat datu, besteak beste,

nire zenbait jarrera oharkabean egiten nituelako.

Horretaz gain, bi astetik behin saioetan behatzaile funtzioa betetzen zuenarekin eta

hirugarren pertsona batekin biltzen nintzen, eta hizketa gaia formazio-prozesua zen, hau da:

hezitzaileen aurrerapausoak, nire jarrera, zailtasunak, hobetzeko proposamenak... Bilera

horietako iruzkinak eta datu interesgarrienak ere jasota daude.

3.6.4. Elkarrizketa

Hasierako formazioa bukatu eta etengabeko formazioaren bukaeran elkarrizketak egin

nizkien hezitzaileei. Helburua hauxe zen: hezitzaileek formazio-prozesu esperientziari buruz

zituzten errepresentazioak eta inpresio subjektiboak jasotzea euren ikuspegi propiotik. Hitzok

ondo asko laburbiltzen dute elkarrizketaren garrantzia:

“Su objetivo prioritario es captar las representaciones e impresiones subjetivas, más o menos

elaboradas de los participantes, desde su misma perspectiva (...) pretenden indagar en las

diferentes representaciones, en el pensamiento y en las actitudes, superando las verbalizaciones

inmediatas y habituales, buscando los puntos de vista críticos, las teorías implícitas, los

planteamientos latentes, los procesos contradictorios con las propias creencias y esquemas

mentales, así como en las relaciones entre el pensamiento y los modos de sentir y el

pensamiento y los modos de actuar” (Pérez Gómez, 1995:127).

Denekin bi elkarrizketa-saio egin nituen. Bat, ikastaroa bukatu eta berehala; eta bestea,

esperientzia osoa bukatu ostean. Gehiago sakontze aldera, batzuekin hirugarren elkarrizketa

bat ere egin nuen. Banan-bana elkarrizketatu nintzen beraiekin. Elkarrizketak egiteko gidoi

moduko batez baliatu nintzen; esan nahi baita, ez nuela erabili galdetegi itxi eta zurrun bat

elkarrizketak egiteko, eta ez nintzen joan ikuspegi erabat irekiarekin, non hizketaldiaren gaia

erabat librea izan zitekeen. Tarteko zerbait zen. Elkarrizketa gauzatu baino lehen gai-ildo

batzuk finkatu nituen, hau da, zer zen niri jakitea interesatzen zitzaidana. Baina gai-ildo bat

edukitzeak ez zuen esan nahi galderak aldez aurretik idatziak eta ezarriak zeudenik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!