26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 140

3.6.3. Behaketa.

Formazio-saioetan nirekin batera beste pertsona bat egon zen ere. Berau

behatzailearen funtzioa hartu zuen. Bera saio guzti-guztietan egon zen, baina ez zuen

formazioan esku hartu. Honako hau zen bere eginkizuna: formazioaren ikuspegitik bere

aburuz interesgarriena, aipagarriena, deigarriena eta azpimarragarriena zena jasotzea. Hau

da, behatzailearen funtzioa zen formazioari begira garrantzia izan zezakeen datu oro

jasotzea: hezitzaileen jarrera saioetan, nire jarrera, ariketen etekina, giro orokorra,

hezitzaileak eta nire arteko harremana, hezitzaileek zenbat, nola eta noiz erabiltzen

harreman-trebetasunak euren lanerako, suspertzaileen esanen gaineko interpretazioa,

suspertzaileen animu-egoera... Pérez Gómezek (1995:127) behaketaren funtzioaz jabetzen

da hitz hauetan:

“La observación en el campo parece imprescindible para ir más allá de las meras verbalizaciones

sobre el pensamiento o la conducta y detectar el reflejo en la práctica de las representaciones

subjetivas”.

Behatzaileak ez zuen behaketan lagun ziezaiokeen ezer egituratuta aldez aurretik.

Nolabait esate arren, behaketa irekia egin zuen. Modu horretan, egoera jakin eta zehatz

bakoitzak adierazten zion zer zen azpimarragarria bere begietara eta zer ez. Behatzaileak

saioa irauten zuen bitartean iruzkinak hartzen zituen, eta gero bere hausnarketak, gogoetak,

zalantzak, proposamenak, ikusitakoaren deskribapena eta abar magnetofoian grabatu

zituen; beraz, behatzailearen saio guzti-guztien gogoetak eta inpresioak jasota ditugu.

Aipatu behar da, behatzailea formazio-saioetan sartzeak abantailak ekarri zizkiola

ikerketari. Hasiera batean, hezitzaileek modu arrotz eta apur bat mesfidati hartu zuten

pertsona horren egitekoa, nahiz eta ezagutzen zuten. Hezitzaileei arraroa egin zitzaiena

pertsona horren funtzio berria izan zen, ez pertsonaren agerpena, egitasmoaren arduraduna

baitzen. Hortaz, lehenengo saioa igaro eta gero, erabat onartu zuten behatzailearen funtzioa

eta zeregina. Jakina, ikerketarekin hasi baino lehen azaldu nien zein izango zen behaketa

lanaren helburua eta nork egingo zuen; dena dela, eta askotan gertatu legez, oso ezberdina

da hitzez gauza bat adieraztea eta gero norberak bere larrutan bizitzea. Alde horretatik,

zalantzarik ez dugu behatzailearen funtzioak oso interferentzia gutxi eragin zituela ni eta

suspertzaileen arteko elkarrekintzan. Esan bezala, bada, saio guztiak behatu zituen pertsona

bat izatea modu onez hartu zuten suspertzaileek bigarren saiotik aurrera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!