26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren kokapena 139

3.6. DATUAK ESKURATZEKO BITARTEKOAK

Datuak biltzeko garaian hainbat bitarteko erabili genituen:

3.6.1. Galdetegia

Lehen-lehenik galdetegi bat pasa genien hezitzaile guztiei. Horren bitartez, gaztetxoekin

lanean hasi eta berehala trebetasun bakoitza zein neurritan eskuragarri zuten eta nola

hautematen zuten jakin gura genuen. Hau da, zein zen hezitzaile bakoitzaren hautematea

bost kalitateekiko bere baitan. Gauza bera egin genuen esperientzia bukatu eta gero, ea

hasieratik bukaerara aldaketarik ba ote zegoen jakin ahal izateko. Galdetegia bera

esperientziaren suspertzaileei pasa baino lehen, heziketa arloan lanean ari ziren beste bost

pertsonei pasa nien, galdetegia ea ulertzen zen, norberak bere kabuz lasai egin zezakeen

eta baliagarria ote zen jakite aldera. Nolabait esatearren, eta balio estatistikorik eduki ez

arren, galdetegiaren froga-pilotua egin nuen. Azpimarratu behar da enuntziatuak ongi

formulatuta zeudela eta ulertzen zirela, inork ez zuen eragozpenik jarri. Baleko galdetegitzat

hartu genuen.

Horrekin batera, esperientziaren bukaera eta emaitzei begira beste galdetegi bat ere

erabili genuen. Berau, gainera, behatzaileak ere bete zuen.

3.6.2. Egunerokoa

Saioz saioko egunerokoa idatzi nuen. Bai ikastaroaren, baita hezitzaileekin elkartu

nintzen egun guztien daturik azpimarragarrienak, interesgarrienak eta aipagarrienak jaso

nituen. Horrela, saioetan egindako ariketak, sortutako hausnarketak eta zalantzak,

hezitzaileen jarrera eta egoera emozionala, hezitzaileen jokaera bost harremnabideetan ,

nire jarrera hezitzaileekiko... Hau da, formazioari begira une jakin horietan interesgarria zen

oro bildu nuen. Idazketa saioa amaitu bezain laster egiten nuen. Hasieran zirriborro moduko

bat idazten nuen eskuz, non saioaren eskema eta ideia garrantzitsuenak biltzen nituen.

Ondoren, patxada eta lasaitasun gehiagorekin, sakonago hausnartzen nuen saioaren nondik

norakoaren inguruan, eta gogoeta horiek saioz saioko egunerokoa osatzen joan ziren.

Horrezaz gain, egunerokoa nire behaketak eta zalantzak jasotzeko metodo ezin hobea izan

zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!