26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera 3

eskuragarri duenak. Gehiegizko indarrarekin agertzen denean, ekintzaren

zurrunbiloak hartuta egoten da pertsona, eta gehiegizko grina eta gogo bizia

agertzen du gauzak berak nahi bezala gerta daitezen. Aitzitik “jarduna” orekatua

denean, besteen mugimenduetarako espazioa uzten du, eta bere indarrak modu

estrategikoan erregulatzen ditu.

3. Hirugarren harreman-trebetasuna hauxe da: besteekin edo identifikatzen garen

ideiarekin edo objektuekin “bat egitera” garamatzana. Berau biziegi agertzen

denean kanpoko objektuekiko nahiz subjektuekiko neurriz kanpoko

identifikazioagatik, nork bere betebeharrak eta oinarrizko beharrak alboratzea

dakar. Modu orekatuan agertzen denean, ostera, pertsona ingurukoen egoera

emozionalaz arduratzen da bene-benetan, eta enpatiarako, komunikaziorako eta

gertutasunerako joera erakusten du.

4. Laugarrena “bereizi” kontzeptuarekin erlazionatutako alderdiekin lotzen dugu.

Honi esker, muga argiak ezartzen ditugu, baita gauzak egituratu eta ordenatu ere.

Gaitasun honen gehiegizko agerpenak kontrolarekiko, sistematizazioarekiko eta

argitasunarekiko obsesioa ekar lezake. Aldiz, modu orekatuan agertzean,

beharrezkoa den distantzia ezarriko du, argitasunaren, mugen eta arauen

bitartez; betiere, malgutasunez. Modu horretan, trebetasun honen bidez,

subjektua seguru sentitzen da osatzen eta egituratzen duen eremuan.

5. Bosgarren trebetasuna “berezkotasuna”rekin lotzen dugu. Trebetasun honek

planifikatu gabeko mugimendura garamatza. Gaitasun honen gehiegizko joerak,

jokaera irrazionalera eta oldarkorrera eramaten du pertsona. Trebetasun hau bere

neurrian agertzean, ostera, sormenari eta berria eta freskoa denari ateak

irekitzen dizkio. Modu horretan, berritasunerako, dibagaziorako eta

berezkotasunerako bidean jartzen gaitu.

Horiek guztiak erlaziorako aukerak dira, denak beharrezkoak, baina ez bata bestea

baino garrantzitsuagoa. Beraz, hezitzaile bat hezigaiarekin erlazionatzen denean, harreman

aberatsa eta pedagogikoa osatzen duten bost alderdi horiek aintzat hartu behar ditugu.

Horietako forma bakoitza hezitzailearen harreman-trebetasun baten agerpena izango da.

Denak dira beharrezkoak egoera eta testuinguruaren arabera. Horietako bakoitza errealitate

praktikora egokitzeko tresna baliagarria da, kontuan harturik, hezkuntza testuinguruetan

gertatu ohi diren harremanezko egoerak aldakorrak eta azkarrak direla. Trebetasunok ez

ditugu jokatzeko patroi finkoak bezala hartu behar. Aitzitik, trebetasun bat edo bestea

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!