26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 137

Kultur Tailerrak

Kultur Tailerrak Kuadrillategi egitasmoaren funtsezko tresna ziren. Bertan hezitzaileak

gaztetxoekin harremanetan jartzen ziren, eta une eta leku horietan bertan egituratzen eta

gauzatzen zuten euren hezitzaile lana. Astean lau orduko saioak ziren, egun bakar batean

egiten ziren. Beraz, garrantzitsua zen formazioaren ikuspegitik, suspertzaileek une horretan

aplikatzeko edota agertzeko aukera izango zutelako formazioari esker eskuratutakoa, nahiz

eta formazioaren muina eta erdigunea hasierako ikastaroa eta hezitzaileekin ikasturtean

zehar egin genituen etengabeko formazioari begirako saioak izan.

Kultur tailerren bitartez, beraz, nerabeei zuzendutako euskarazko aisialdiko eskaintza

bideratzen zuen Kuadrillategi proiektuak. Horrelako eskaintzak arrakasta izango bazuen,

dinamikoa, joria, eta dibertigarria izan beharko zuen nahitaez. Kultur tailerren bidez honako

helburu hauek lortu nahi ziren:

-Jende berria ezagutzea.

-Jende berriarekin eta ezagunekin euskaraz aritzea.

-Kultura gai ezberdinen oinarria eskuratzea.

-Egingo diren jardueren plazerraz gozatzea, hau da, norberak gustukoak dituen jarduerak

egiten ongi pasatzea.

-Ezagunak ditugun lagunekin eta berriki ezagutu ditugunekin gustura egotea.

-Kultura tailerrak norberaren gustukoak izatea.

- Beste lagunarteko kideekin harremanetan jartzeko aukera eskaini.

Ikus daitekeenez hezkuntza-xedeek pisu garrantzitsua hartzen zuten egitasmoan. Beraz,

egitasmoa egokitzat jo genuen gure ideia garatzeko; izan ere, hezitzaileen lana pertsonen

arteko harremanetan zuen oinarria, eta testuinguru aproposa ikusten genuen bost

harremanbideen ereduan oinarritutako formazio-esperientzia bat martxan jartzeko.

Ikerketa zein herritan jarri genuen martxan.

Esperientzia hau 2001ko irailetik 2002ko ekaina bitartean egin genuen, eta herri

ezberdinetan jarri genuen martxan, egitasmoa bera eta hezitzaileak herri eta toki

ezberdinetakoak zirelako. Gipuzkoako herri hauek izan ziren: Andoain, Aretxabaleta,

Beasain, Bergara, Deba eta Urnieta.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!