26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 136

Aski frogatuta dago aisialdiko heziketak eremu bikaina dela pertsonen arteko harreman

joria, bizi eta aberasgarria eratzeko (Trilla, 1993, 1996), are gehiago pertsonen arteko

harreman esanguratsuak markatzen dute sarri askotan esku-hartzearen kalitatea, eta maiz

parte hartzen duten subjektuek nahiago izaten dituzte espazio jakin horietan eraikitzen

dituzten harremanak jarduerak beraiek baino gehiago. Beraz, harremanen kalitatea aisialdiko

esperientziaren erdi-erdian kokatzen da. Horrenbestez, bagenuen gune bat oso egokia, non

hezitzailearen harreman-trebetasunen nolakotasuna eta kalitatea funtsezkoa zirela bere

hezkuntza-jardueran. Neurri handi batean, hezigaiek aisialdiko esperientzia esperimenta

zezaten, hezitzailearekin edukiko zuten erlazioaren araberakoa izango zen.

Egitasmoak eskaintzen zuen eremu malgua, non asistentzia librea zen, hezitzailea eta

gazteen arteko kontaktua gertuagokoa izatea ahalbidetzen zuen. Hezitzaileak gazteekin

izango zuen tratua bihurtzen zen suspertzaileen eginkizun nagusia; hortaz, zer egiten den

baino gehiago nola egiten den garrantzia gehiago hartzen du aisialdiko testuinguruetan, hau

da, zein kalitate duen harremanak. Horixe izango baita satisfazio eta plazerarekin lotutako

jarduerak bultzatzeko abiapuntua, bai hezigaiek beraiek erabakietan parte hartzeko, baita

hezigaiek zer egin nahi duten erabakitzeko ere.

Argi dago beraz aisialdiko eremuek eta pertsonen arteko erlazioak banaezina den

binomio osatzen dutela, eta bide batez, hezitzailearen harreman-trebetasunak bere

eginbehar praktikoaren muina bihurtzen direla.

3.5.1.2. Ikerketa aurrera eraman dugun egitasmoaren zenbait

ezaugarri

Zeintzuk ziren, ordea, Kuadrillategi proiektuan gazteek parte hartzeko baldintzak? Lau

ziren ezinbesteko baldintzak:

- 14-16 urte bitartekoa izatea.

- Gutxienez harreman handiko 5 lagun izena ematea.

- B eta D eredukoak izatea.

- Kuadrillategin daudela euskaraz egitea.

Baldintza horiek ziren Kuadrillategi egitasmoaren diseinuak eskatzen zituenak,

proiektuak berak zituen xedeak lortze aldera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!