26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 135

ezeren gainetik, eta hori ahala izanda beraien formazioa hartu genuen gure lanaren

ikergaitzat.

Laburtzeko esan genezake Kuadrillategi proiektuak hau eskaintzen ziela gaztetxoei:

- Ondo pasatzeko gune erakargarria.

- Gustuko ekintzak egiteko aukera, inoiz egin ez zituzten gauzak egiteko, eta lagunekin

batera egiteko aukera; eta, jende berria ezagutzeko aukera.

- Azken batean, egitasmoak, eta gehiago zehaztuz, suspertzaileek, nerabeek kalean

topatzen ez zutena eskaini behar zieten.

- Egitasmoan parte hartzea librea zen, esan nahi baita, seguruenera gaztetxoen

eskakizun maila oso altua izango zela; jarraitzeko oso-oso gustura egon beharko,

bestela utzi egingo zuten. Aisialdiaren sentsazioak esperimentatzeko gunea

bilakatzea zen proiektuaren helburua, nerabeek bertan jarraitzeko, bederen.

Beraz, egitasmoaren nolakotasunaren nukleoa aisialdiko heziketan zetzan. Horrek ez du

esan nahi, inondik inora ere, gure ikerketa aisialdiko heziketan murgilduta dauden

suspertzaileei soilik zuzenduta zegoenik, hezkuntza unibertso osora aplika daitekeela uste

dugu, nahiz eta esperientzia jakin hau testuinguru zehatz horren bideratu genuen.

Aisialdiaren testuingurua, gainera, ezin aproposagoa zen gure nahietarako.

3.5.1.1. Aisialdia eta pertsonen arteko harremanak

Aisialdiko heziketak dituen ezaugarriak direla-eta – jarduera egiteko eta nola egiteko

norbanakoaren autonomia; izaera autotelikoa, hau da, ekintzan bertan dagoela ekintza bera

egitearen xedea; eta jarduerak berak satisfazioa ematen duela-, oso espazio egokia zen

gure ikerlanerako. Esan nahi baita, aisialdiko ezaugarriak esperimentatzeko beste

pertsonekin egiten dugula gehienetan –nahiz eta bakarka esperimenta ditzakegun ere,

noski-; eta hori bilatzen dugu aisialdiaren bidezko heziketarekin. Ondorioz, aisialdian

pertsonen arteko harremanak oso garrantzitsuak dira (Puig eta Trilla, 1987): beste

pertsonekin batera gauzak egin, besteekin batera esperientzia berriak ezagutu, esperientziaeremuak

konpartitu, elkartrukatu, besterik gabe hitz egitea, lagun berriak egin... Bistan da

hori ezin hobea zela gure nahietarako. Aisialdiko espazioetan argi eta garbi dago

hezitzaileak bere eguneroko lanean egoera praktikoak eskatzen duen horretara egokitu

behar dela, egoera jakin hori pedagogikoa izan dadin; eta hori guztia bere harremantrebetasunen

bidez egiten du; hots, hezitzailea hezigaiarekin eraikitzen duen erlazioaren

bidez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!