26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 130

Gómez, 1995). Garrantzia handia eman genion atal honi; gure aburuz,

metodologikoki garrantzia handia zuen triangulazioak; izan ere, parte hartzaile

ezberdinek formazio-prozesuan gertatzen ari ziren egoera eta fenomeno anitzei

buruz zuten ikuskerak eta perspektibak erkatzea behar-beharrezko prozedura

baitzen. Triangulazioaren xedea subjektiboartekotasuna bermatzea izan zen. Esan

nahi baita, formazio-prozesuaren nondik norakoan sortzen ziren distortsio,

itxuraldatze eta zehartasun subjektiboak argitzea zuen jomuga triangulazioak. Horrek

guztiak, interpretazio ezberdinak onartzeko aukera eskaini zigun, bai eta

errepresentazio subjektiboaren eremua aberasteko ere. Modu horretan, formazioprozesuaren

gakoak era kritikoago eta osoago batez aztertzeko aukera izan genuen.

Hortaz, izenak aipatzen duen legez, datuak hiru ikuspegi ezberdinen iturrietatik

jasotzea eskatzen du triangulazioak. Gurean, hiru hauek izan ziren ikuspegiak:

formatzailearen ikuspegia, hau da, nirea; hezitzaileena; eta saio guzti-guztietan

egon zen behatzailearena. Ikerketak iraun zuen bitartean, etengabean hiru iturri

horietatik jaso genuen informazioa. Ikuspegi epistemologikotik; hots, hezitzaileen

formazio-prozesuaren ezagutzari buruzko informazio jasotzeko ikuspegitik, sekulako

garrantzia izan zuen guretzat triangulazioak. Izan ere; hirukiaren erpin bakoitzean

kokatzen zena ikuspegi epistemologiko propioa eskaintzen zion formazio-prozesuari.

Horrela, nik, hau da, formazioaren arduradunak, formazio-prozesuaren bide

esperientzialaren inguruko informazio zehatzena eskain nezakeen; hezitzaileek

posizio egokiena zuten nire ekintzek, jarrerek eta jarduerek zer-nolako eragina zuten

euren formazio-prozesuan, eta hori nola bizitzen ari ziren argitzeko; behatzaileak, aldi

berean, ikuspegi oso ona zuen ni eta hezitzaileen arteko elkarrekintzaren

norabidearen inguruan datuak eskuratzeko.

Beraz, esan dezakegu, baldintza metodologiko hori zehaztasunez betetzen saiatu

ginela.

9. GRAFIKOA: Triangulazio prozesuaren hiru erpin-epistemologikoak:

Formatzailea

Hezitzailea Behatzailea

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!