26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren kokapena 129

orokorpenak ez dira posible, giza fenomenoen testuinguruak partikularrak eta errepika

ezinak baitira.

Paradigma naturalistaren begietatik ikerlaria eta ikertuak izaten ari diren pertsonak

elkarrekin erlazionaturik daude ezinbestean. Jakina da ikerlari naturalistek ahaleginak egiten

dituztela ikertzen ari diren fenomenoarekiko neurriko distantzia mantentzeko, baina horrek ez

du eragozten ikerlaria-ikertua binomioaren arteko trukea (Guba, 1989). Gure kasuan, ni,

formazioaren arduraduna, eta hezitzaileen arteko elkarrekintza eta harremana etengabekoa

izan zen; neurri handi batean, fenomeno beraren parte izan ginen. Horrek ez du esan nahi,

halere, formatzaile-ikerlari funtzioa ahantzi edo alboratu nuenik.

Ekintza-ikerkuntzaren bitartez, teoria eta praktika uztartzen dira (Kemmis eta McTaggart,

1988; Elliott, 1990; Blández, 1996). Suspertzaileekin beraiekin praktikan aritu eta gero,

horren gaineko gogoetari ekiten genion praktika bera hobetze aldera. Hortaz, jarduna eta

hausnarketa etengabe erabili genituen. Praktika suspertzaileekin aritzen ginenean, eta teoria

horren gaineko hausnarketa egiten genuenean. Horren bidez, praktikaren alderdi

arazotsuetan jartzen genuen arreta, eta autogogoetarako aukera bikaina izaten genuen.

Ondorioz, suspertzaileekin aurrera eramaten ari ginen lanaren eta ikasbidearen hobekuntza

egiteko aukera izaten genuen. Uneoro eta etengabe. Zentzu horretan ekintza-ikerkuntzak

fenomenoak mugiarazi egiten ditu, arazoen eta fenomeno jakinen dinamika bera ulertzeko

asmoz.

3.2. IKERKETAREN BALDINTZA METODOLOGIKOAK

Hori horrela, gure aburuz ikerketa honek paradigma naturalistak eskatzen dituen

sinesgarritasun irizpideak (Guba, 1989) betetzen ditu. Ikus ditzagun:

3.2.1.Sinesgarritasuna eta dependentzia

- Formazio esperientzia luzea egin genuen. Modu horretan, esan dezakegu egoera eta

testuinguru jakin batekin elkarrekintza luzean eta etengabean aritu ginela jakin ahal

izateko zer gertatzen ari zen eta zeintzuk ziren prozesuaren bilakaeraren ezaugarririk

garrantzitsuenak. Ikasturte oso batez egon ginen hezitzaileen formazio-prozesua

jarraitzen eta ikertzen.

- Triangulazioa erabili genuen. Bere helburua zen uste, iritzi eta interpretazioen elkar

trukaketa, eta informazioaren eta erregistroen arteko egiaztatzea ahalbidetzea (Pérez

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!