26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren kokapena 128

3.1. IKERKETAREN FOKATZEA

Lan honen sakoneko galdera hauxe zen: nola formatu hezitzaileak?, hau da: zein oinarri

edo eredu teoriko hautatu? Zein ikasbide proposatu? Nola trebatu hezitzaileak eredu

teorikoan zein ikasbide praktikoan?... Hortaz, horren inguruan arakatu, sakondu eta

interpretatu nahi genuen. Gure aburuz, norberak bere baitan pertsona gisa dituen

trebetasun, kalitate, sentsibilitate edo estiloek markatzen dute harreman pedagogikoaren

muina; eta, hori horrela, estilo edota sentsibilitate horien lanketara bideratuta egon beharko

litzateke hezitzaileentzat formazioa. Gure asmoa, beraz, formaziorako eredu teorikoan eta

bere ikasbidean norabide berri bat irekitzea zen.

Hezitzaileen formazio ibilbidea aztertzeko prozesu interpretatzailean batean kokatu

ginen, non formatzailea eta formazioa jasoko zutenaren arteko elkarrekintza etengabekoa

izango zen.

Hori horrela, ikerketa hau paradigma naturalista edo interpretatzailearen barruan kokatu

genuen, ekintza-ikerkuntzaren tradizioan, hain zuzen ere.

Paradigma interpretatzailearen arabera (Guba, 1989; Pérez Gómez, 1995) mundua eta

errealitatea bera ez dira finkoak, ezta egonkorrak ere; dinamikoak eta aldakorrak baizik.

Zentzu horretan, egintzek beraiek bezainbesteko garrantzia dute subjektuek horien gainean

egiten dituzten interpretazioek. Beraz:

“ No existe pues una única realidad en el ámbito de lo social en general y de lo educativo en

particular, sino múltiples realidades que se complementan mutuamente. Desde cada una de estas

se ofrecen perspectivas diferentes, matizadas de forma singular por cada sujeto o grupo. Los

individuos son agentes activos que construyen de forma condicionada el sentido de la realidad en

que viven” (Pérez Gómez, 1995:119).

Modu horretan, pertsonek errealitatearen inguruan sortzen eta interpretatzen dituzten

esanahiak soilik eskura daitezke subjektuek beraiek horiek elkartrukatzen eta sortzen

dituzten testuinguru horietan.

Fokapen honen aburuz, errealitate asko eta anitzak daude. Horrela, errealitateak sistema

bat osatzen du, eta horren elementu guztiak elkarrekin erlazionaturik daude. Beraz, batean

arreta jartzea eta berau ikertzea gainontzeko elementuetan eragingo du. Horrela,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!