26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera 2

praktikoa ere bada, heziketa erlazioa orainaldiko denboran adierazten baita; hau da,

elkarreragin osoa orain eta hemen gertatzen da. Orain eta hemen horrek, iraganak

baldintzatuta dagoenak eta etorkizunari begira proiektatzen denak, hezitzailearen eta

hezigaiaren arteko erlazioan gauzatzen den oro hartzen du bere gain; une honetan, leku

horretan eta pertsona honekin gaudela konturatzearen esperientzia da.

Horregatik guztiagatik diogu heziketa unean hezitzailearen teoriek eta teknikek adina

indar dutela bere ezaugarri pertsonalek, eta horiek hezigaiarekiko harremanean eragiten

dutela. Hala ere, teoria eta teknika pedagogikoak beharrezkoak dira hezitzailearen

zereginean: hala elkarreraginaren aurreko programazioak, nola ondorengo hausnarketak,

heziketa lanaren zati dira. Lehengoaren bitartez, hezitzaileak bere helburuak lortzeko jarraitu

behar dituen pausoak ordenatu eta sekuentziatzen ditu. Bigarrenarekin, ondorioak ateratzen

ditu eta bere praktika berrantolatzen du hobetze aldera. Edonola ere, hori guztia ez da

nahikoa izango hezigaiarekiko erlazioan sortzen diren arazoei irtenbidea emateko. Izan ere,

aurre egin beharreko arazo horiek praktikoak izango dira, “egin behar denari” buruzkoak.

Beraz, hezitzaileak hezigaiarekin elkarreraginean dagoen une berean eta zerbait egiten

eman beharko die irtenbidea.

Gure ustez, beste pertsonekin erlazionatzen garenean, elkarren osagarri diren bost

trebetasun daude, gutxienez. Trebetasun horiekin baliatuz, hezitzailearen harremantrebetasunen

karakterizazio global eta integral bat egin dugu zenbait egile oinarritzat hartuz

(Van Manen, 1998; Beinfield eta Korngold, 1999). Hezitzailearen jokaerak bezala izendatu

ditugu, eta egoteko, jarduteko, bat egiteko, bereizteko eta berezkotasunerako aukera ematen

diote jokaerok.

1. Lehengo trebetasuna “egon” kontzeptuarekin erlazionatutako alderdiekin lotzen

dugu. Trebetasun honek oinarria, egonkortasuna eta sostengua ematen dizkio

hezitzaileari. Besteari entzuteko joera da, baita besteengan konfiantza agertzekoa

eta eraman handikoa izatearena ere. Trebetasun honek mugarik ez duenean,

gehiegizko konformismoa, geldotasuna eta nagikeria agertzen zaizkio pertsonari.

Aldiz, trebetasuna modu orekatuan agertzen denean, hezitzaileak unean-unekoari

arreta lasaia eskaintzen dio, eta bere ingurunean giro lasaia eta egonkorra

sortzen du.

2. Nabarmentzen dugun bigarren trebetasuna “jardun” kontzeptuarekin lotzen dugu.

Aurrera egiteko nahia eta grina dira trebetasun honen oinarrizko printzipioak.

Helburudun mugimendurako eta ekintzarako joera agertzen du trebetasun hau

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!