26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 123

Esandako guztia aintzat hartuta, esperimentazio bidearen oinarria eta abiapuntua

norberak izan behar du, hezitzaile bakoitzak. Hots, norberak bizi eta sentitu behar du zer den

edo nolakoa izan daitekeen trebetasun bakoitza. Hori gorputzean sentitzen duenean, orduan

ulertuko ditu trebetasunak, eta orduantxe egin ahal izango ditu aurrerapenak. Beraz, bideak

ez du ikaskuntza intelektualean eta mentalean oinarritu behar, ezta teorikoan ere. Bideak

guztiz praktikoa izan behar du, esperimentazioan oinarritua. Modu horretan lan eginez, uste

dugu bide bat topatuko dugula non hezitzaileek euren lan pedagogikoan “gertatzen ari dena”

interpretatu ahal izango duten hezkuntza-praktikaren eta balizko arazoen zurrunbiloan

aritzen direnen eta elkarrekintzan dihardutenen begietatik. Hori bai, interpretazioa ez da

izango buruarekin soilik egiten dena, ez diogu horri emango lehentasuna; izan ere, orain arte

eraikitako argudioak direla-eta gorputzaren bidez zer egin behar den, hau da, zein

trebetasun agertu behar den jakitea izango da xedea.

Esandako guzti-guztia modu praktikoan nola egin daitekeen ikus dezakegu ondoko

puntuan, non argitasunez agertzen den orain arte adierazitakoa. Gure formazio

proposamena garatzeko bide hauek bururatzen zaizkigu, eta horiek guztiak formazio

ibilbidearen arabera aplikatuko ditugu; hau da, orain guztien agerpen orokorra egin nahi

dugu, eta gero praktikak berak erakutsiko digu zein erabili une bakoitzean.

2.7.2. Hezitzaileen formazioa gorputza ardatz

hartuta: proposamen praktikoa

Aipatu dugun guztia eta gero, nola eraman daiteke hori praktikara? Bada, bi bide

aurreikusten ditugu. Alde batetik, hasierako formazio ikastaroa dei geniezaiokeena; eta

bestetik, etengabeko formazioa. Hau da, hezitzaileak formatzeko bidean, lehen-lehenik

trebetasunen nolakotasunak esperimentatu behar dituzte. Euren zeregin pedagogikoan esku

artean erabiliko duten ereduaz blaitu behar dute, sentsazioetatik kontzeptuetara iristeko.

Modu horretan, gure aburuz, hezitzaile bakoitza eredu teorikoaren ezagutzaz jabetuko da

esperimentazioaren bitartez, eta, aldi berean, autoezagutzarako aukera izanen du: zein

trebetasun duen eskuragarrien, zeinetan dituen hutsuneak, zer-nola esperimentatzen duen

elementu bakoitza...

Bigarrenik, behin ereduaren ikuspegi osoa jaso ostean, praktikarekin lotzea izango

litzateke biderik emankorrena. Hau da, hezitzaile bakoitzak bere esku-hartze pedagogikoan

aurkitzen dituen egoerei eta arazoei irtenbidea bilatzea, eta horretarako, gorputz

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!