26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 122

Jokatzeko beste modua hauxe izan daiteke. Autotelismoa hitzez zer den adierazi gabe,

autotelismoa era praktikoan lantzea. Ariketa praktiko horien bidez, hezitzaileak autotelismoa

zer den sentituko du, autotelismo egoerak bizi egingo ditu, eta bene-benetan zer den

ulertuko du. Bizitu, sentitu eta ulertu egingo du. Hortaz, bide hori lantzeko tresnak emango

dizkiogu, eta bere zeregin pedagogikoan ari denean jakingo du egoera autotelikoak zein

diren esaten, sentitu egiten baititu aldez aurretik ariketa praktikoen bitartez bizi izan

dituelako. Gure aburuz, gorputzak horrelako egoerak identifikatzen eta horietara moldatzen

ikas dezake.

Horrekin guztiarekin esan nahi dugu gorputzarekin aritzeak eta gorputz sentsazioen

bila joateak pertsona bakoitza bere esperientzia-fluxu propioarekin konektatzeko eta

bat egiteko aukera eskaintzen digula. Horrek esan nahi du gorputzaren adimenari kasu

egingo diogula. Gorputzaren bidez, dinamizaziorako gakoa den eta arestian aipatzen genuen

“nola nago ni orain?” galderaren erantzuna jakin dezakegu; izan ere, gorputzak testuinguru

jakin baten egoera orokorra eta globala osotasun moduan hartzen du, gizakion gorputzak

modu zuzen eta berehalakoan bizitzen baitu egoera bakoitza.

“En realidad, una psicología del propio cuerpo sólo puede ser fenomenológica. Toda

fenomenología consiste en sacar a la luz los fenómenos de acuerdo con el propio logos (tomando

este término en su doble acepción de palabra y sentido fundador). Hay un logos del cuerpo que

habla y (se) significa.” (Bossu eta Chalaguier, 1984:10).

Beraz, gorpuztasuna geure errealitatearen jatorrizko forma da. Gure gorputzaren bitartez,

aurkitzen garen denborazko eta espaziozko egoeran etengabe baldintzatuta sentitzen gara.

Hala eta guztiz ere, ez gara bizi gorputz fisiko soilean, objektu soil batean. Gorpuztasunak

bizitzaren dinamismoaren forma guztiak barnebiltzen ditu, gizakiak mundua bizitzen duen

errealitatea konkretua da; horregatik, norbanakoaren munduarekiko lehen erlazioa

sentitzearen eremuarekin bat dator (Bossu eta Chalaguier, 1984).

Gure formazio-prozesuan “gorputza” hitza erabiltzen dugunean, makina fisikoa

kontzeptua baino harantzago goaz. Norberak ez ditu fisikoki soilik bizitzen bere ingurunean

gertatzen ari diren egoerak. Norberaren gorputza fisikoki sentitzean sistema handiago baten

zati da: hemengo eta beste leku batzuetako sistema erraldoi baten zati, oraingo eta beste

garai bateko sistema baten zati, unibertsoaren zati, azken batean. Beste modu batera

esanda, sistema handi baten barnean eta gorputz batean bizirik sentitzeko sentsazioa (Laín

Entralgo, 1991; Gendlin, 1997e). Horregatik guztiagatik, gorputz-kontzientzia badugula esan

dezakegu (Gendlin, 1983).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!