26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 121

formazio-prozesuan, sentitzen dugunaren inguruan hitz egin behar dugu, orain arte

esandako guztiarekin bat etorri nahi badugu, bederen. Horretarako, hau da, harremantrebetasunen

nolakotasunak sentitzeko eta bizitzeko, gorputzarekin egiten diren ariketak

proposatuko ditugu. Gorputz ariketak izanen dira formazioaren lanabesa, eta horien bidez

hezitzaileek trebetasun bakoitzarekin dituzten gorputz sentsazioetan arakatu nahi dugu. Hori

izango da bide esperientziala funtsatzen den gunea, hain zuzen ere; izan ere, gorputzak

trebetasun bakoitzaren nolakotasunak ikasten baditu, praktikan jar ditzake.

Argudio ildo hori guztia adibide sinple eta erreal batekin hobeto uler dezakegu. Demagun

hezitzaile bat nahikoa urrun agertzen dela subjektuengandik, bada, gure irudikoz, ez dugu

egoera hobetuko hezitzaileari hitz hauek esanda: “Aizu, saia zaitez irekiagoa izaten

gaztetxoekin. Beraiekin gehiago hitz egin, gertuago egoten saiatu...” Zirkulu sorgindu batean

sartzen gara. Hezitzailea ez da irekia izango besteekin trebetasun hori ahula duelako. Ez

badugu hori propio lantzen ez dira aldaketak sortuko. Hau da, proposatzen dugun

elementuen ereduaren bitartez, eta trebetasun horiek gorputzean sentituz, orduantxe jar

genezake hezitzailea bere gaitasunak hobetzeko bidean. Norabide hori ireki nahi dugu

ikerketa honen bidez, eta hori emankorra den edo ez ikusi. Izan ere, nortasunaren alderdiak

indar handiarekin atxikituta daude, eta oso zaila da hitzez mugiaraztea. Hitzek ez dute

mugiarazteko indarrik. Benetako mugimenduak gorputz sentsazioetatik etorriko dira, gure

ustez. Hitzak hainbat egoera aldarazteko motorra izango balira, nahiko erraza izango

litzateke hainbati irtenbidea edo hobekuntza aurkitzea. Baina, errealitateak ez du horrela

funtzionatzen, hitzek ez dutelako nahikoa indarrik gure existentziaren norabidea markatzeko,

baldin eta hitz horiek sentsazio fisikoren bat sortzen ez badigute.

Beste egoera hau ere gerta daiteke: hezitzaile batek zailtasunak izatea unean-uneko

egoerarekin gozatzeko. Gauza gehienak etorkizunean pentsatuz egiten ditu. Ez du astirik

hartzen une horretan egiten ari denaz gozatzeko eta bere energia psikiko guztia horretan

zentratzeko. Hori guztia hezigaiei transmititzen die oharkabean, eta ondorioz, horientzat

jarduerak ez dira oso gustukoak. Ez diete asebetetzen. Horren aurrean, bi modutara joka

dezakegu. Batetik, hezitzaileari autotelismoa zer den esplika diezaiokegu, hau da, ekintza

bera baino harantzago ez doan jarduna dela, non helburua ekintzan bertan dagoen.

Jarduera bakoitzarekin gozatu egin behar duela esan diezaiokegu eta bere indar guztia une

horretako bizipenetan jarri behar duela. Ziur aski modu proposizional batez ulertuko du zer

den autotelismoa, baina ezer gutxi lortuko dugu egoera mugiarazteko. Izan ere, hitz soilekin

ez baitiogu tresnarik ematen hezitzaileari bere bide propioa jorra dezan; kasu honetan, ez

diogu tresnarik eskaintzen autotelismoko jarrerak landu ditzan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!