26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 120

Horrek esan nahi du, besteak beste, norbera une honetan munduan dagoela, “hemen eta

orain” dagoela, gorputza duelako:

“Estamos en el mundo a través de nuestro cuerpo, según cierta direcciones significativas que

determinan las dimensiones de nuestro espacio habitado, cuya constitución expresa en cada

caso un estilo de ser” (Bossu eta Chalaguier, 1984:11).

Esan nahi baita, gorpuztasuna dela gizakiaren presentzia errealitatean eta munduan

bermatzen duen jatorrizko espazio-egitura, hau da, norberak baduela gorputz-nia; hortaz,

“nire gorputza” esan beharrean, egokiagoa litzateke “nire gorputza:ni” adieraztea (Laín

Entralgo, 1991).

Horrek guztiak ondorio garrantzitsu bat dakar: gorputzaren bidez ikasitakoa hain da

esanguratsua, non alor kognitiboetara pasatzen den. Hitzokin ondo asko uler dezakegu:

“Mi argumentación principal sostiene que (...) las proyecciones metafóricas pasan del sentido

corporal (con su esquema emergente) a la esfera mental, epistemológica o lógica. Si partimos de

esta hipótesis veremos que nuestra experiencia del equilibrio corporal se relaciona con nuestra

comprensión de personalidades equilibradas, opiniones equilibradas, sistemas equilibrados,

ecuaciones equilibradas, el equilibrio del poder, el equilibrio de la justicia, etc.” (Johnson,

1991:160).

Harreman-trebetasunen nolakotasunak gorputzen bidez ikasten baditugu, alor kognitibo

eta razionalera pasako dira; beraz, gorputza bitarteko didaktiko bezala erabiltzeak,

gorputzaren bidez ikasteak, alegia, onurak ekar dakizkioke formazio-prozesuari, eta,

ondorioz, hezitzaileek egiten duten hezkuntza esku-hartzeari ere bai.

Laburbilduz, gorpuztuak diren esanahien bidez ulertzen dugu errealitatea, ez baikaude

inoiz ez geure gorputzetatik bananduak ezta guregan eragitean ulermena ahalbidetzen duten

indar eta energietatik ere; eta puntu horretan funtsatzen dugu formazioa.

3. Edozein kontzeptu, gauza edo jarrera esanguratsua da, hau da, zentzuz

beterikoa, baldin eta sentitutako esperientzia bada

Gizakiaren esperientziaren dimentsioa, sentitutako dimentsioa da (Gendlin, 1997e), eta

horrek zuzen eragiten du pentsatzen dugun, hautematen dugun eta jokatzen dugun moduan.

Beraz, eta aurreko bi puntuetan adierazitakoari gehituz, modu horretan esperimentatzeak

norberaren jokaeran eta esanahien formazioan sekulako garrantzia du. Beraz, hezitzaileen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!