26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 119

“... lo que a menudo consideramos significados abstractos y patrones deductivos suelen

depender, de esquemas procedentes de nuestra experiencia corporal” (Johnson, 1991:24).

Jar dezagun adibide bat hori guztia garbi uler dezagun. Esate baterako, “indar fisikoa”

kontzeptuaren esanahia indarraren gure gorputz esperientziatik sortzen da. Indar fisikoaren

esanahiaz jaiotzen garen unean bertan, edo agian lehenago, hasten gara jabetzen. Gure

gorputzari kanpoko nahiz barruko indarrek eragiten diote: grabitatea, argia, beroa, haizea,

gorputzaren barruko prozesuak, beste objektu fisikoen agerpena... Aipatu elkarrekintza

horiek indarrarekin izaten dugun lehen kontaktua dira, eta horiek gu eta gure ingurunearen

arteko erlazioa agerian uzten dute. Erlazio ereduak esanahi egitura bezala garatzen dira, eta

horien bitartez norbanakoaren mundua koherentziaz, erregulartasunez eta ulergarritasunez

agertzen hasten da. Berehala ohartzen gara gu ere indar iturri izan gaitezkeela; gorputza

mugitzen ikasten dugu, eta objektuak manipulatzen hasten gara, modu horretan indar

zentroetan bilakatzen garelarik. Beste ezeren gainetik, gure ingurunearekin indarren arteko

elkarrekintza ereduak sortzen ditugu: jostailuak hartzen ditugu, edalontziak ahora eramaten

ditugu, gure gorputzak espazioan zehar lekualdatzen ditugu... Guregan indarra eragiten

duten oztopoak topatzen ditugu, eta, aldi berean, indarra sor dezakegula ere ohartzen gara:

jauzi bat eginez, gure aurrean ditugun objektuak saihestuz... Batzuetan geure indar

erakustaldia eta gero ahituak, garaituak, indarrik gabe eta zapuztuta geratzen gara;

besteetan, aldiz, arrakasta izaten dugu eta ahaltsu azaltzen gara. Apurka-apurka

“indarraren” esanahia zabaltzen dugu. Indar eragile horietako bakoitzean jarduera jakin hori

identifikatzen duten patroi errepikagarriak daude. Bada, aipatu patroiak gorpuztuak daude,

eta gure esperientzia fisikoari egitura koherentea eta esanguratsua ematen diote maila

aurrekontzeptualean; nahiz eta gero patroi batzuen izenak ikasten ditugun eta maila

abstraktuan azter ditzakegun. Egia da modu proposizional batez, hau da, hitzez, adieraz

dezakegun indarraren kontzeptua formulatzen dugula, baina identifikatzen duen esanahiak

gure ulermen kontzeptuala eta proposizionala baino gehiago sakontzen du. Esperientzia,

eta, bide batez, ulermena gorpuztua daudelako.

Gauza bera gertatzen da, adibidez, “oreka/desoreka”, “barruan/kanpoan”,

“erdigunea/ingurunea” kontzeptuekin.

Beraz, eta autore berari jarraituz, egitura sorta handi bat gure gorputz esperientziatik

sortzen da, eta horiek guretzako esanahia duten, esanguratsuak diren eta gure

arrazonamenduan eragina duten patroiak eskaintzen dizkigute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!