26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 118

“ Sin embargo, en todos los estudios empíricos mencionados (...), se manifiesta una y otra vez la

corporeidad del significado y la comprensión humanos, de manera estrechamente relacionadas

con formas de la estructuración imaginativa de la experiencia. El tipo de estructuración

imaginativa que revelan dichos estudios no supone ilusiones románticas liberadas por nuestros

cuerpos y que los trascienden; más bien, son formas de imaginación que surgen de nuestra

experiencia corporal, experiencia que contribuye a nuestra comprensión y guía nuestro

razonamiento”.

Hortaz, gure gorputz esperientziek esanahiak sortzen dituzte eta arrazonamendu

logikorako bidea errazten dute. Horrek esan nahi du gorputzari arreta jarri behar diogula

esperientziaren nolakotasunean arakatzeko eta esanahien sorkuntzan sakontzeko; gorputza

barrutik sentitu behar dugula, alegia (Gendlin, 1983; Gendlin, 1997a; Gendlin, 1997b;

Gendlin, 1997i). Gorputza barrutik nola sentitzen dugun ikusi behar dugu, hau da, une jakin

honetan pertsona bere gorputz sentsazioetan bizi dela esan dezakegu. Hori guztia gurera

ekarriz, azpimarratu behar dugu trebetasunen nolakotasunak esperimentatu eta gero horrek

uzten dizkigun sentsazioetan jarriko dugula arreta, elementuaren beraren nolakotasuna eta

trebetasunak barneratzeko. Hortxe kokatzen dugu ikasbidearen alderdi bibentziala. Beraz,

gure ikasbidea norberak sentitutako gorputz esperientzia da. Ez da ideia soiletan

oinarritzea, konplexutasunaren sentsazio fisikoan sakontzea baizik. Bide esperientziala

fisikoa den sentitze jakin horretan oinarritzen da. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi

alderdi kognitiboa erabat baztertzen dugunik, sentitze fisikoa fokua eta nukleoa izanik,

hautemate elementuak, egoera elementuak eta elementu kognitiboak ere aintzat hartu behar

dira (Gendlin, 1997c; Gendlin, 1997i). Esan nahi duguna da sentsazioak sentitu ostean izena

jar diezaiekegula, eta horien inguruan hitz egin eta interpretatu.

Hori guztia aintzat hartuta, bigarren ondoriora iristen gara:

2. Gizakion razionaltasuna gorpuztua dago

Gizakion gorpuztasun-izaerak zuzen-zuzenean eragiten du gauzetan eta objektuetan,

horiek guretzako izan dezaketen esanguratasun mailan, esanahiak gara eta adieraz

ditzaketen formetan, gure esperientzia arrazoitzeko eta barneratzeko gai garen moduetan,

eta aurrera eramaten ditugun jardueretan (Johnson, 1991). Esan nahi baita, geure

errealitatea norbanakoaren gorputz mugimenduak gidatzen eta egituratzen dituzten patroiek

moldeatzen dutela, baita norbanakoren denborazko eta espaziozko inguramenduek eta

objektuekin eraikitzen dugun elkarrekintzaren formek ere; hots:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!