26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 117

Hainbat ikerlari eta autoreren ustez (Bossu eta Chalaguier, 1984; Gendllin, 1983;

Gendlin, 1997; Johnson, 1991), eta orain arte esandako guztiaren ildotik, honako ondorio

baliagarri hauek atera ditzakegu, geure proposamena eta formaziorako ikasbidea kokatzeko

eta ulertzeko guztiz funtsezkoak direnak. Hiru printzipio hauek ditugu:

1. Gizakiaren esanahiaren inguruko azalpen orok gorputz egiturei

oinarrizko funtzioak esleitu behar dizkio.

Historikoki esanahiaren inguruko azalpen objektibistek eta arrazionalistek alde batera utzi

eta gutxietsi dute gizakiaren gorputzaren garrantzia; batez ere, gure gorputz esperientziatik

sortzen den ulermena. Gendlinen irudikoz (1997i), mendebaldeko filosofiaren tradizioaren

ildoa (Descartes, Kant, Nietzsche... ) gorputza kaosarekin eta desordenarekin lotzearena

izan da. Horrela, gorputza izate ez logikoa denez, kanpotik ezarri behar zaio ordena.

Mendebaldeko pentsamoldearen oinarrizko ustea izan da ordena guztia inposatutakoa dela,

eta zientzia eta ezagutza aurrera doazela ordena esperientziala zientziak hipotetizatzen

dituen pentsamendu patroien ondorengoa delako. Hortaz, esperientzia beti unibokoa eta

kategoria eta klaseetan sailka daitekeena da. Filosofiaren mendebaldeko korronteetan,

sarritan, gorputza saihestu egin nahi izan da, eta hori, gero, beste esparrutan bezalaxe,

hezkuntzan ere islatu da; are gehiago, hezkuntza esku-hartzean.

Alta, Gendlinen (1997i) ustez, gorputzak ez du funtzionatzen patroiek ematen duten

egonkortasun logikoa bezala soilik. Gorputzak ez dira finkoak, eta gure eguneroko

elkarrekintzan eta egoeretan inplikatzen dira; hots, norbanakoen ekintzetan eta jardueretan

parte hartzen du gorputzak.

Johnsonek antzera hitz egiten digu (1991), historikoki mendebaldeko objektibismoak

gorputza bazterrean utzi du, usten zuelako esanahiaren izaera objektiboarekin zerikusia ez

zuten elementu subjektiboak barneratzen zituela. Objektibismoaren defendatzaileek ez zuten

gorputza kontuan hartzen arrazoia abstraktua eta haraindikoa edo transzendentea zela

pentsatzen zutelako, hau da, gizakion ulermenaren gorputz-alderdiekin ez zegoela lotuta.

Bazirudien gorputzak ez zuela inongo funtziorik materia abstraktuen inguruan gizakiok egiten

ditugun arrazonamenduetan. Hala eta guztiz ere, objektibistek egindako ikerketetan argi

uzten zuten gorputzaren garrantzia esanahiak eraikitzeko orduan, nahiz eta bide hori ez

garatu. Johnsonek (1991:17) maisuki azaltzen du:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!