26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 116

guztia dauka; hots, informazio kopuru handia sentitzen dugu modu orokor batean, eta hori da

gorputz sentsazioa.

Pedagogiak, oro har, heziketa eta formazio-prozesuetan gizakion alderdi korporalari

arreta gehiago eskaini beharko lioke; izan ere, pertsonon arteko harremanetan hain

garrantzitsua den eremua ahazten baitu, heziketa beraren alderdi garrantzitsu bat baztertuz.

Bada, ikerketa honek proposatu nahi duen hezitzaileen formazioak bide hori jorratu nahi du,

gorputza ardatzatzat duen ikasbide esperientziala. Gure ustea da trebetasunak erakusteko

eta barneratzeko bitarteko didaktiko egokiena gorputza dela, elementuen trebetasunak modu

sentikorrean barnera ditzakegulako, eta heziketa uneak eskatzen dituen harremanen

kalitatean gorputzaren garrantzia agerikoa delako.

Era horretan, guk ere onartzen dugu gizakiaren gorputz-izaera, hau da, gorputza ez dela

fisiologoek ikertzen dutena soilik, prozesu dinamikoa ere badela, eta horri esker jabetzen

gara gure esperientziaz eta pertsonen arteko testuingurua osatzen dugu. Ukaezina da,

gainera, geure eguneroko harremanetan eta besteekin eraikitzen ditugun elkarrekintzetan

gorputzaren funtzioa ezinbesteko dela; are gehiago, irakasle batek, esaterako, bere

ikasleekin harremanetan jartzen denean, pertsona oso baten moduan egiten du, hau da,

gorputzaren hizkuntza praktikoa ere agertzen da (Van Manen, 1998). Hala eta guztiz ere, ez

dezagun har gorputza bost zentzuen bidez eskuratzen dugun informazioaren arabera,

egoera jakin bat ez baita sentsazioen zatien bidez soilik eskuratzen (Gendlin, 1997c), modu

global eta osoan baizik.

Puntu honetara iritsita, gorputzak esanahiak sortzeko gaitasuna duela esan dezakegu.

Esanahia, azken batean, gizakion ulermenaren auzia baino ez da. Horregatik, esanahiaren

eta razionaltasunaren inguruko azalpen egokiak eman ahal izateko, gizakion gorputz

egiturak aintzat hartu behar ditugu nahitaez (Johnson, 1991); hots, esanahiek oinarri

korporala dute, geure razionaltasuna gorpuztua dagoela esan dezakegu. Horregatik,

heziketak eta hezitzaileen formazioak aintzat hartu beharko lukete gizakiaren gorpuztasuna

zeregin pedagogikoa parametro egokietan kokatzeko. Hitzok bikainki agertzen dute adierazi

nahi duguna:

“... en tanto animales tenemos cuerpos conectados con el mundo natural, de tal modo que

nuestra conciencia y nuestra racionalidad están vinculados a nuestras orientaciones corporales y

a nuestras orientaciones con y en nuestro entorno. Nuestra corporeidad es fundamental con

respecto a quiénes somos, a qué supone el significado y a nuestra capacidad de hacer

deducciones racionales y ser creativos” (Johnson, 199:46).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!