26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 115

hezitzailearen harreman-trebetasunak garatzeko eta hobetzeko gorputzarekin lan egin behar

dugula gorputz sentsazioak, erreakzioak eta aldaketak norbanakoaren emozioetara iristeko

sarbiderik egokiena baitira.

Damasioaren funtsezko ekarri horrek, aldi berean, Ramírez Goicoechearen (2001) ideia

indartzen du, zeinaren ustez esperientzia oro gorputzean txertatuta baitago, eta gorputzak

berak ahalbidetzen baitu. Ezinbestekoa da esperientziari dagozkion fenomeno oro

gorputzean kokatzea:

“El cuerpo se construye histórica, cultural y biológicamente a partir de aquellas posibilidades y

aperturas neurofisiológicas y cenestésicas (...) Reubicar la experiencia –siempre social en cuanto

es constituida socialmente- en el cuerpo devuelve a la mente, lo psicológico, y lo cultural a sus

dimensiones biosociales, algo olvidadas por los relativistas y constructivistas. Lo físico, psíquico y

social forman partes articuladas del complejo proceso de la experiencia” (Ramírez Goicoechea,

2001:190)

Gure ustez, hezkuntzari buruz gaur egun dugun ikuspegiak mendebaldeko filosofiaren

aztarnak eta eragina jaso ditu sarritan (Johnson, 1991), non ikuspegi razionala gailendu den.

Esan nahi baita, mendebaldean pentsamenduaren historian zehar gorputzari oro har, eta

gorputzak sortzen dituen sentsazioei zehazki, arreta gutxi jarri zaiela. Alta, heziketa unean

gorputzaren garrantzia handia da; ezinbestekoa da gizakion gorputzaren funtzioa onartzea

pertsonen arteko elkarrekintzan, eta bidez batez, heziketan. Adibide batekin hobeto ulertuko

dugu hori guztia. Irakasle bat egunero bezala gelara sartzen da, ikasleak agurtzen ditu eta

bere tokian esertzen da. Une batez, irakaslearen aurpegia elkarrekintzan sartu da hainbat

ikaslerekin. Ikasle batzuei aurpegi alaia ikusiko die, beste batzuei beroa, besteei... Bada, une

hori modu global batean ulertzen dugu, hau da, egoeraren nolakotasuna gorputzak osoki

hartzen du. Irakasle horrek hainbat sentsazio ditu, eta horiek beste ezer baino hobeto

laguntzen diote egoera interpretatzen. Beraz, esan dezakegu hautemateen bidez egoera

jakin bateko informazioa gorputzak eman diezagukeela (Gendlin, 1997i). Horrela, gelara

sartzen denean, irakasleak ez ditu oroitu behar modu razional batean ikasleekiko dituen

sentimenduak, bere gorputzak ezagutzen ditu-eta.

Beste batzuetan, ingurune edo toki arrotz batean sartzen garenean, gorputzak bere

osotasunean modu jakin batean erreakzionatzen du. Hau da, gorputzak eta inguruneak

elkarrekintzazko prozesua osatzen dute (Gendlin, 1997e; Gendlin, 1997i); gorputzak

ingurunearekin eratzen eta eraikitzen dituen interakzioak sentitzen ditu. Bada, sentitzen den

elkarrekintza horrek aurreko adibidean irakasleak ikasleei buruz zuen informazio konplexu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!