26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 114

psíquicamente significativo que llamamos “experiencia”. Es un sentimiento físico de cualquier

persona, contiene muchos aspectos situacionales y observables” (Gendlin, 1997a).

Damasiok (2001) ere ildo horretan sakontzen du, eta adierazten du gorputzak hainbat

gauza jakiteko gaitasuna baduela. Era berean, gure organismoak zenbait alditan informazioa

gordetzen du bere baitan, eta horrek gutako bakoitzaren jokaeran eragiten du. Autore horrek

dioen legez, ez da behar-beharrezkoa sentsazioetara eramaten gaituzten emozioak eragiten

dituzten errepresentazioetan adi egotea. Hau da, bai barne bai kanpo errepresentazioak

kontzientziaren errekonozimenduaren azpitik gerta daitezke, eta, halere, erantzunemozionalak

sorrarazi. Zeren gorputzak halako “oroimen” bat baitu eta hor baitago, gu

ohartuta edo ohartu gabe egon. Beraz, beste pertsonekin harremanetan jartzen garenean,

gorputzak bildutako hainbat informazio automatikoki eta berez aktibatzen da, bai egoeraren

interpretazioa egiteko, baita ekintza zehatzak abiarazteko ere. Bistan da horrek guztiak zernolako

garrantzia duen hezkuntza-ekintzan. Hortaz:

“Las emociones pueden inducirse de modo inconsciente y aparecer así ante el ser consciente

como aparentemente inmotivadas” (Damasio, 2001:57)

Horrek guztiak badu esplikazio neurologikoa, eta berau ezagutzea garrantzitsua da,

horrek emango baitigu hezitzaileen formazio praktikorako gorputza oinarri izateko argudio

gehiago. Damasioren irudiko (2001), gorputzak hainbat informazio gordetzeko gaitasuna du

aurrekari biologiko eta aurrekontziente bat badugulako: protoizatea. Hona nola azaltzen

duen berak:

“El protoser es una colección coherente de pautas neurales que representan, momento a

momento, el estado de la estructura física del organismo en sus muchas dimensiones” (Damasio,

2001:161).

Etengabeko jarraibide neural horiek ez dira gertatzen garunaren alde bakar batean soilik,

maila anitzetan baizik. Maila horiek guztiak organismoaren egoera erregulatzeko

prozesuetan inplikaturik daude. Beraz, eta neurologiaren ikuspegitik, gorputza giza izatearen

zutabea da.

Berriro ere lehen esan dugu baieztapen batekin aurkitzen gara: gizabanakook ez dugula

egiten murgilduta gauden egoera sozialaren irakurketa razional soila. Une jakin horren

garuneko irakurketan eta interpretazioan norbanakoaren gorputzak zeresan handia du.

Hortaz, ehuntzen joan garen arrazoiketak ondorio batera erman gaitu bete-betean:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!