26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 112

2.7.HEZITZAILEEN PRESTAKUNTZA: IKASBIDE

ESPERIENTZIALA

Orain arteko ildo teorikoari jarraituko diogu hezitzaileak formatzeko proposamena

azaltzeko garaian, horri buruz arituko baikara atal honetan. Azken batean, honako bi gai

hauek erantzuten saiatuko gara: zein ikasbide proposatuko dugu hezitzaileak forma

daitezen eta zergatik bide horren aldeko hautua. Hezitzaileek heziketa unean, hau da,

egoera praktikoetan, agertu behar duten ezagutzaz ari gara, eta berau harremantrebetasunekin

eta emozioekin lotuta doa. Bada, hona hemen erantzuna: ikasbide

esperientzialean oinarritzen den bidea izango da formaziorako bidea, eta gorputza izango

du ardatz.

Aurreko lerroetatik ondoriozta dezakegu zergatik hautatu dugun ikasbide esperientziala.

Dena dela, datozen orriotan ideia gehiago sakontzea nahiko genuke, eta ikasbide

esperientzialaren nondik norakoak ongi zehaztu. Hori argitzea funtsezkoa iruditzen zaigu;

izan ere, pedagogiak ohikoa duen galderaren erantzunaren bila baikoaz, hau da, “nola?”;

gure kasuan, “nola formatu hezitzaileak?”. Ikus eta zehatz dezagun, beraz, hori guztiori.

2.7.1. Ikasbide esperientziala

Hezitzaileak formatzeko ikasbide esperientziala hautatu dugu, hau da, harremantrebetasunak

barneratzeko bidea intelektuala baino bibentziala izanen da, hezitzaileek

beraiek izaten dituzten bizipenetan oinarritua, alegia.

Harreman-trebetasunen nolakotasunak osoki ulertzeko sentitu egin behar ditugu. Gure

aburuz, hezitzaile bakoitzak bere esperientzia propioaren bidez ikas eta barnera ditzake

ongien trebetasunak, hau da, norberak modu bibentzialean esperimentatuz eta sentituz.

Esperientziaren bidez ikasiz, norberak beretzat espezifikoa eta esanguratsua den

informazioa bereganatzen baitu. Gainera, gizakion esperientzia kontzeptu, kategoria eta

egiturak baino konplexuagoa da:

“Uno existe en su experiencia concreta y esto no es asimilable a conceptos, estructuras

conceptuales, definiciones o unidades de ninguna clase. Las estructuras y unidades se hacen a

partir de la experiencia, pero ésta jamás es igual a las palabras que la expresan ni a ningún “qué”

susceptible de definiciones” (Gendlin, 1997a:150-151).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!