26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 111

Bakartia izan ohi da. Jendartetik aldentzen da maiz, bere

barne-hausnarketetan murgiltzeko. Modu horretan

kritikotasuna garatzen du, eta autonomiaz aritzea gustukoa

da. Beraz, ez zaizkio loturak atsegin, esparru librea eta

independentea sentitu behar du gustura aritzeko. Horrek,

halere, ez du esan gura jendearekin gustura ez dabilela,

bere hitz eta mundu ikuskeran eta interpretazioan –baita

hezkuntza testuinguruetan gertatzen diren gertakarien

inguruan ere- zorrotza dela baizik.

Bere ekintzek, iniziatibek, ideiek eta abarrek kutsu

singularra eta partikularra dute. Berrikuntzaren eta

freskotasunaren ukitua dute. Era horretan sarri askotan

modu originalean agertzen da besteen aurrean, harridura

eta ustekabea sortuz. Hezitzaileak ez ohiko moduan eta ez

ohikoak ez diren gauzak egiteko eta jokaerak hartzeko

gaitasuna azalduko du. Taldearentzako gustukoak diren

sorpresa eta ustekabe atseginak sortuko ditu bat-batean.

Hala eta guztiz ere, ez da oso aktiboa. Gizartearen aurrean

eta besteen aurrean ez da askotan azaltzen. Kanpora

begira ez da aktiboa, bai, ordea, barrura begira, lehen

esan bezala. Halere, barne- hausnarketaren ondorioz, bere

indarra kanporatzen duenean oso indartsu eta ahaltsu

azaltzen da. Hau da, kalitate honek isurtzen duen indarra

eta oso une jakinetan agertzen du hezitzaileak, hori bai,

egiten duenean, harreman-giro osoa baliatzen du.

Alderdi ez logikoenganako eta hautemate ez

ohikoenganako sinesmena eta fedea du. Kontrol

arrazionaletik at uzten du bere burua, batetik bestera ibil

dadin, dibagatzen handik hona. Horrela, irudimenari traba

gutxi jarriko dizkio. Horrek heziketa lanari onura asko

ekarriko dizkio, gauza berriak eta ez ohikoak egiteko

aukera izango baita, eta besteak horretaz guztiaz

gozatzeko parada.

Besteek esaten eta egiten

dutenaren inguruko

mesfidantza handia sentitzen

du.

Bere uzkurtasunak eta

herabetasunak beldurra eragin

dezake besteengan.

Berrikuntza, aldaketa eta

xelebrekeria gehiegiz jokatuko

du bere lanean, besteak

desorientatuz eta nahastuz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!