26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 109

Istorioen sorkuntzaren adibideak hezkuntza-praktikara eraman dezakegu. Horri guztiorri

esker, hezitzaileak ateraldi eder eta inoiz entzun gabeak egin ditzake, bere baitan ezagutzen

ez zituen ahalmenak bat-batean ager daitezke, bere burua bera eta besteak ere guztiz

harrituta utzirik. Irudimenaren, originaltasunaren eta intuizioaren emaitzak, eroaldi

irangakorrek (jaiak, drogak, sexua...) dakarkiguten berezko mugimendu askearen forma

hartzen du kalitate honek. Horrekin batera, inspirazioaren fruitu artistikoak eta guztiz

aztoratua gintuen arazoari zorioneko irtenbidea gogora bat-batean aurkitzen diogunean,

kalitate hau agertu dela esan genezake. Ikuspegi hori osatzeko Golemanek (1992) uste du

inkontzientea kontzientea bera baino aberastasun intelektual handiagoa duela, datu multzo

joriagoa. Gainera autoreak inkontzientearen eremuan kokatzen du intuizioa, eta hori guztiz

bat dator kalitate honen izaerarekin, sentsazio moduko bat delako hain zuzen ere, non

arrazoiaren arauek gutxirako balio duten. Kalitate hau agertzen denean, sarritan, egoeraren

ikuspegi arrazionala eta ordenatua gainditzen dugu.

Bada, egoera horri, une magikoarenari alegia, uraren logika (“lógica del agua”) deitzen

dio De Bonok (1992). Ondoko hitzok eskuartean darabilgun irudiaren nolakotasuna argitzeko

laguntza handia ematen digute:

“La lógica del agua y de la percepción se ocupan de “lo que podría ser”” (De Bono, 1992:107).

Bete-betean bat datoz hitz horiek berezkotasunaren alderdiekin lotuta dago harremantrebetasunarekin.

Beraren izaera malgua eta jariakorra da; horrela, estilo hau agertzen duten

hezitzaileak “da” formulatu beharrean, “izan daiteke” esango du, eta horrek bide berriak,

esperientzia berriak eta gauza berriak urratzeko aukera ematen du. Oraingo egoeratik

harantzago baitoa kalitate honen ahalmena. Irakasleak, kasu, gauza berriak sistema berriak,

programa berrika, lan egiteko modu berriak sortu eta praktikan jar ditzake, “izan daiteke”

ideia horrekin guztiz sinetsita dagoelako. Horrek guztiak beste ezaugarri bat aurkezteko

parada ematen digu, eta Van Manenen (1998) irudirako hezkuntzan funtsezkoa dena:

inprobisazioa. Gaitasun hori, ikuspegi didaktikotik oso interesgarria eta garrantzitsua da.

Aldez aurretik pentsatu gabea den ekintza, hau da, inprobisatutakoa, unean bertan sortzen

dena, guztiz pedagogikoa izan daiteke (Van Manen, 1998). Kalitate honen agerpena

beharrezkoa den unean pertsonen hezkuntzarako efektu edo eragin egokia izan dezake, hau

da, ezer berria espero ez dugunean, egoerak gogogabetasuna sortzen digunean, zerbait

berritzailea eta arrunkeriatik at dagoena egitea ondorio guztiz positiboak ditu. Azken batean,

ohiko logika alde batera uztea eskatzen du kalitate honek (Matussek, 1984), aurrean dugun

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!