26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 107

horren aburuz, dibagazioa funtsezkoa da egoera berriak, jarduera berriak eta fenomenoen

arteko erlazio berriak aurkitu ahal izateko. Modu horretan, hezitzaileak norabide berri bat

eman dakioke bere egitekoari, eta ohikoa ematen duen horri ukitu berritzailea eta

erakargarria eman.

Kalitate honen beste bereizgarrietako bat originaltasuna dugu. Originaltasunaren ukituak

ez ohikoak eta arruntak ez diren jarduerak egitera daramatza hezitzailea, bizitzaren eta

errealitatearen inguruko ohiko ikuspegiari ekarri berria egiten dio. Orijinaltasunak ukitu berria

ematen dio pertsonon arteko harremanari, baita egoera jakin bati ere. Menchén Bellónen

(1998) irudikoz orijinaltasunaren ezaugarriari esker, ohikoa dena alda eta eralda genezake.

Ildo horretan, kalitate honetatik egin ohi diren ekintzak iragarri ezinak dira lehen esan bezala,

hau da, aldez aurretik ezin jakin genezake gertatuko den edo ez, eta horrek ustekabea

sortzen du, baita harridura ere. Horrexegatik, trebetasun hau agertzen dutenen jarduerak ez

ohikoak, partikularrak eta bereziak dira (Guilford, 1994). Gure ustez, ezaugarri horiek guztiek

sekulako inpaktua eta indarra ematen diote ekintzari. Esan nahi baita, hezitzaileak ohikoak

ez diren moldeak eta jarrerak hartzea egokia izan daitekeela zenbait kasutan, hezigaiekin

duen harremana onbideratzeko. Ohikoa edo begi bistakoa den horretatik urruntzen da,

ikuspegi berriak eskaintzen ditu, eta sarritan bat-batean eta modu espontaneoan agertzen

da. Kalitate honek harremanen giroa berritu egiten du. Ezaugarri horrekin batera irudimena

agertzen dela aipatzen du Menchén Bellónek (1998). Izan ere, irudimenaren bidez irreala

izan daitekeen eremuan sar gaitezke, “Zergatik ez?” horren esparruan, hain zuzen ere

(Menchén Bellón, 1998). Horri esker, tonu eta ikuskera berria eman diezaioke hezitzaileak

errealitateari eta harremanei. Kalitate hau agertzen denean, hezitzaileak gauza berriak

egiteko probatzeko proposatzeko ausardia azaltzen du, inoiz jorratu gabeko ildoak eta

bideak urratzeko. Ohiko funtzionamendu arauak eta gauza egiteko betiko modua, hau da,

mugak apurtzeko irrika gailentzen zaio hezitzaileari. “Zergatik ez?” Eremu hori ezezagunaren

eta berritasunaren eremua baita; gauza eraldatzeko lehen urratsa jartzen du hezitzaileak.

Demagun, bada, hezitzaile batek une jakin batean hauxe proposatzen diola bere buruari:

“Zergatik ez dut egingo beti x moduan egin dudana y erara? Berria izan daitekeenari bidea

eman nahi diot!”. Hori izango litzateke kalitate honen agerbide bat. Horrexegatik, ohiko

gauzak egiten, betiko errutinan eta berritasunik gabeko gurpil zoroan murgiltzean, kalitate

hau eskura duen hezitzaileak gogogabetu egiten da, eta orduantxe desordenatuta eta

ahaltsua agertzen da, uholde baten moduan, jokatzeko modu arruntak hankaz gora jarriz

(Csikzentmihalyi, 1997). Beraz, hezitzaileak ordura arte egin ez duena edo egin ez duen

moduan esperimentatzeko ausardia agertuko du, baina baita ohikoa dirudiena ez ohikoa

bihurtzeko gaitasuna:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!