26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 106

kalitate hori noiz agertuko den ezin aldez aurretik jakin (Menchén Bellón, 1998). Trebetasun

edo estilo honen beste ezaugarri bat horixe bera dugulako: iragarri ezintasuna. Sormenaren

unea hain da bapatekoa eta espontaneoa, noiz eta nola agertuko den ez dakigula. Horrek

guztiak harritzeko gaitasun dakar, hau da, ohikoa egoera iraultzeko ahalmena, bapatean

agertzen sen indar ahaltsua baita eta norberaren barne-barnetik. Horrexegatik, hezitzaileak

hezigaiekin harremanetan jartzen denean, ohikoak ez diren jarduerak egingo ditut, horiek

bat-batean sortzen zaizkio.

Csikzentmihalyi (1998b) eta Beinfieldek eta Korngoldek (1999) ustez, Ura agertzen

duten gizabanakoak energia fisiko eta psikiko handia azaltzen dute, baina sarri askotan isilik

eta ezkutatuta egoten dira. Trebetasun hau agertzen duen hezitzailea horrela agertzen da

maiz, sormenaren unea kanporatzen duen arte, ideia berri eta freskoekin. Urtegiaren

metafora, hainbat tokitan agertzen dena argitzen du ongien ezaugarri hau. Urtegi batean

urek lasai eta bare agertzen zaizkigu gure begien aurrean, indarrik edo energiarik edukiko ez

balute bezala. Dena dela, jakin badakigu hori ez dela horrela, une bat iritsiko delako, ez

dakigu noiz, urak gainezka egingo duena eta bere indar guztiarekin agertuko dena. Gauza

bera gertatzen da itsasoarekin. Bare dagoenean lasai ikusten dugu, baina ekaitza

sortzerakoan bere benetako indarraz jabetzen gara. Bada, oso parekoa dena gertatzen da

kalitate honekin, bere indarra oso ahaltsua da, ohikoa dena aldatu dezakeela.

Hezitzaileak introspekzioa eta barne-hausnarketa tarte luzeak izatea oso gogokoa du.

Independenteak eta oso autonomoak agertzen da. Ez ditu loturarik maite. Bere bidea

jorratzen ez badu, edota zerbait gustukoa gertatzen ez bazaio utzi egingo du. Estilo hau

agertzean, hezitzaileak ez ditu gustukoak lan mekanikoak, ez ditu egiten gauzak egiteagatik.

Alde horretatik, kalitate hau aldentzearekin eta atxikimendu ezarekin lot genezake

(Csikzentmihalyi, 1998b). Libre izan nahi horrek loturarik gabe joatea behartzen du, hala

sentitzen du kalitate hau gailentzen zaion pertsona. Horregatik, introspekzio egoerak

gustukoak ditu, hausnarketarako erretiroa; eta horrexegatik ere estilo hau azaltzen duen

hezitzaileak modu erreserbatuan ager daiteke besteen begietara, baina erretiratuta egoteak

fenomenoen gaineko hausnarketa egiten ari dela esan nahi du. Isolamendurako joera izaten

dute horrelako lagunek.

Alta, batzuetan harreman-sareetan ongi kokatuta egon arren, bere barne-gogoetan

murgildurik behar du egon bere barruko ideiak eta ekintzak kanporatu bitartean. Horrekin

lotuta Csikzentmihalyik (1998b) kalitatea hobeki ulertzeko bi ezaugarri aipatzen ditu. Alde

batetik, zehaztasunik gabe pentsatzea, dibagatzea alegia; eta, beste aldetik, berritasunaren

inguruko kritika gaitasuna, hau da, zorrotzak dira bere interpretazio eta iritzietan. Autore

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!