26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 105

Pertsona horiek agertzen duten independentziarekin lotuta dago trebetasun hau. Beren

buruarekiko kontzientzia handia agertzen dute. Hezitzailea bere kabuz moldatzen eta

orientatzen da bere zereginetan, eta lanean diharduenean denbora-tarte luzeetan nahiago

du bakarrik aritzea Lagemann (1994). Maiz introspekzio egoeretan murgiltzen dira

trebetasun hau agertzen duten hezitzaileak, lehen aipatu dugun arazoen sakoneko

iturburuetara jotzeko. Hau da, bizitzaren fenomenoen esplikazioa bere iturrietatik hartzen

dute. Bakardadeak ematen duen askatasuna maite dute, eta beraien barne-mundura jotzen

dute askotan (Beinfield eta Korngold, 1999). Horrelako pertsonak epe luzeak emango dituzte

bere barrura begiratzen, gogoeta sakonak egiten gauzen arrazoien bila, harik eta ideia edo

ekintza berria agertu arte, aurkikuntza, azken batean. Horrela agertzen diren hezitzaileak

arazoen sakoneko arrazoiak ezagutu arte hausnarketetan atsedenik hartzen ez dutenez, aldi

luzeak egoten dira besteen artean isilik eta hausnartzen, gertatzen denari erne, beste

gauzetan pentsatu gabe. Barne-hausnarketa behar-beharrezkoa da egoeraren ikuspegi

ezberdinak antzemateko, eta balizko arazoen soluzio posibleak aztertzeko. Honi

inkubazioaren fasea deritzo Csikszentmihalyik (1998b). Horren ondoren ideia berria etor

daiteke, hau da argia izpia edota iluminazioa (Csikszentmihalyi, 1998b).

Ondorengo lerrootan maisuki agertzen da bai inkubazioaren ideia (norberak bere baitan

biltzea barne-hausnarketa egiteko) eta iluminazioa (kanporatu egiten den sorkuntza); bi

bereizgarri horiek kalitate honen nolakotasuna zertan den hobeto ulertzen laguntzen digute:

“De forma periódica se aparta de los asuntos externos, pareciendo que no necesite de los otros,

por estar enclaustrada en su propia mente, bebiendo de la fuente, del manantial de su ser. Sin

embargo, en un momento determinado surge de su capullo para reconocer con la sociedad, de

manera que las semillas del entendimiento que han germinado en su interior puedan florecer en

el mundo”. (Beinfield eta Korngold, 1999:233).

Barru-barrukoa sarri askotan gauza berrien elaboraziorako funtsezkoa izaten da.

Horrela, iluminazioaren terminoaren pare inspirazioarena dugu. Inspirazio-uneak guztiz

garrantzitsuak dira kalitate honen ulermenerako. Menchén Bellónen aburuz (1998),

inspirazioa da ekintza batek gogoan sortzen duen inpaktu harrigarria. Aurre ikusi gabe

etortzen zaigun zorioneko unea da; izan ere, inspirazioak tximista edo argi izpiaren forma

hartzen baitu, hitzaren benetako zentzuan gainera, argitasun itzela baitakarkigu. Berau,

trebetasun honen une edo agerbiderik gorenena dela uste dugu, sormenaren-unea bera

baita. Norbera inspiraturik sentitzen denean ideiak erraz doaz harat eta hona. Zorioneko

unea da (“estado de gracia”). Une guztiz atsegingarria izan ohi da, eta ekintza ez ohikoa,

berria eta harrigarria orduantxe gauzatzen da. Une hori ez dakigu noiz iritsiko den, hau da,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!