26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 104

eta ez ohikoekin. Era berean, harremanekin ez lotzeko joera ager dezakete, pertsonekin eta

egoerekin ez lotzeko jarrerak eraginda, hain zuzen (Menchén Bellonek, 1998).

Egoera eta jasotzen duen informazioaren kontraesanak eta hutsuneak azkar asko

jasotzen dituzte kalitate hau eskura duten diamizatzaileek, arazoekiko sentsibilizazioa

agertzen dute. Horrek zer esan nahi du, bada, hautemate edo ikuspegi ezberdina eta

sakonagoak edukitzea dakarren ondorioa dela. Matussek (1984) anbiguotasunaren

tolerantzia deitzen dio horri (“tolerancia de ambigüedad”). Arazoen sakoneko muina

aurkitzeko agertzen duen indarra dela-eta, egiaren bila lortzeko duen interesagatik, hau da,

ideia berriak eta sormen-prozesuak sarri askotan sortzen duten egoera arazotsuetan eta

ilunetan lan egiteko eta gustura sentitzeko gaitasuna dute, horretan datza sentsibilizazioa.

Beraz, sakoneko soluzioa aurkitu bitartean mugitzen diren espazio anbiguo horretan gustura

aritzen dira hezitzaileak. Horren harira, kalitate hau eskuragarri duten hezitzaileak gauza bat

garbi sentitzen badute euren barnean, ez dute beldurrik hori azaltzeko, zer-nahi ondorio

ekarrita ere. Bere barru-barrutik ateratzen zaien horri bidea egingo diote; izan ere, ez ohiko

jarduera edo ekintza bat egiten dutenean besteen aurrean, ez diote jaramonik egiten besteek

beraiei buruz eduki dezaketen iritziari. Hau da, beraien egiaren defendatzaile sutsuak dira,

eta neurrian azalduta indarra ematen dio bere egitekoari; izan ere, hartzen duen sinesmen

edo bide propioarekiko hautsi ezinezko konpromisoa eraikitzen du; modu horretan, berarekin

harremanetan jartzen direnak jarduera eta ikuspegi berriak jasoko dituzte seguruenera.

Hitzokin ondo asko agertzen dute esan nahi duguna Beinfieldek eta Korngoldek (1999:233):

“Es el prototipo de la integridad, y no está dispuesta ha renunciar a sus principios a cambio de

paz ni de placer. Rayando en la excentricidad e incluso en la indiferencia, mantiene

resueltamente sus puntos de vista, sin importarle el hecho de que se aparten o sean opuestos a

la visión preponderante”.

Oro har, gainontzeko pertsonak ikusten ez dituzten ezkutuko esanahiak antzeman

ditzakete estilo hau agertzen duten pertsonek, “ezezagunaren trapezioan” dabiltza

Matusseken aburuz (1984); izan ere, agerikoak ez diren soluzioan bilka baitzen baitira.

Gainera, egoera eta gertakariak birdefinitzeko gaitasuna dutela esan genezake (Lagemann,

1994). Modu horretan, elementuen arteko erabilera eta lotura berriak sortzen dituzte, bai eta

harreman berriak aurkitu ere hasieran beraien artean inongo harremanik ez zuten

elementuren artean. Ohikoa ez den ikuspegiaren bitartez objektu eta elementuen arteko

konbinazio berriak egituratzen dituzte. Fenomenoak antzemateko hauteman berritzaile

horrek eskaintzen du aukera hau (Lagemann, 1994)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!