26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 103

oso garrantzitsua da berezkotasunaren alderdiekin lotutako trebetasuna bere osotasunean

ikus ahal izateko. Horrelako gizabanakoek galderak egiten dizkiote euren buruei, kritikarako

gaitasuna dute eta fenomenoen azterketa sakona egitera jotzen dute, jakin-gura horrek

bultzatuta, hain zuzen ere. Era horretan, fenomenoen ulermenaren inguruko

atsekabetasunak sortzen du jakin mina. Hots, kalitate honen bitartez bidez, gertakarien

zergatiaren bila abiatzen da hezitzailea, eta hain indartsua da mugimendua kezka hori asetu

artean ez dela lasaituko. Hori dela-eta, fenomenoen inguruko hasierako eta azaleko

azalpenekin nahikoa konformagaitzak dira horrelako subjektuak, arazoen sakoneko muinera

gogo bizia agertuko du (Lagemann, 1994). Ildo horretatik, estilo hau agertzen duen

hezitzaileak arazoen sakoneko arrazoiak ezagutu arte ez du atsedenik hartzen

hausnarketan, bere heziketa praktikaren barru-barruko arrazoiak zeintzuk diren aztertzea du

gustuko. Horrela, bere zereginaren nondik norakoa aztertzea, baita beste pertsonekin duen

harremanaren gakoak arakatzea gustukoa izango du. Era berean, bere hezitzaile lanean

arazoren bat-edo sortuz gero, horren sakoneko zioetara joko du irtenbide bila, ez baita batbateko

eta azaleko konponbidearekin konformatuko.

Hezitzailea ez da lotzen arazoen lehengo ebazpenarekin; malgutasuna agertzen du

Torrancen hitzetan (Lagemann, 1994). Enkistaturik edo ez atzera ez aurrera dauden arazoei

irtenbidea emateko ahalmena du. Azaleko soluzioa dirudiena baino harantzago doa.

Ezaugarri hau Eisnerrek (1994) aipatzen duen beste batekin lotuko genuke; izan ere, ohiko

objektuen eta ideien erabilera eta esanahia birdefinitzeko eta zabaltzeko gaitasuna baitute.

Hau da, horrelako hezitzaileek ikuskerak elementuen jatorrizko erabileratik baino harantzago

doaz. Ezaugarri hau arestian ikusi dugun alboko pentsamenduarekin lotura du, hauteman

ezberdinak izateko gaitasunarekin, alegia. Gauza bera egiten dute idei eta kontzeptuekin.

Beraz, Uraren kalitatea azaltzen duenean, hezitzaileak mugak apurtzen ditu, kolokan eta

zalantzan jartzen ditu gizartea edota harremanak oinegituratzen diren sustraiak. Gizartearen

ohitura, sinesmen eta jokaera errotuenak eta finkatuenak zalantzan jartzen dira sormenaren

eta berrikuntzaren indarraren poderioz. Horrelako hezitzaileek ideia eta proposamen berriak

agertzeko erraztasuna dute, betikotasuna eta ohikotasuna ez baita beraien gustukoa. Bere

jardunean ez dira izango gauzak behin eta berriro errepikatzearen aldekoak, kalitate honek

ematen duen ukituari esker ideia, ikuspegi eta jarduera berriak proposatuko dituzte,

hezitzailea eta hezituaren arteko harremana freskatuz eta berrituz.

Alde horretatik, lagun horiek status quoak ezartzen dituen arau, balio edo

sinesmenetatik ihes egiteko joera dute (Lagemann, 1994). Loturekiko duten ezinegona

hainbat alorretan azaltzen dute, baita harremanetan ere. Ez dituzte oso gustuko harreman

egonkorrak eta betikotuak, aldiz, badute harremana elikatzeko gaitasuna ekintza berritzaile

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!