26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 102

zerbait berria ekartzen duen pertsona hezitzailea bera izango litzateke. Eta adituak

subjektuak edo hezituak. Era horretan, guretzako funtsezkoak diren hiru ezaugarriekin topo

egiten dugu hemen: ni, bestea eta egoera orokorra. Era horretan esplikatzen ari garen

kalitateak dinamizazioaren ikuspegitik arrakasta izateko hiru elementu horietan eragin behar

du, eta era berean, hiru horiek determinatzaileak dira. Hau da, hezitzaileak kalitate honen

ikuspegitik zerbait egiten badu (demagun zerbait berritzailea eta orijinala egin edo

proposatzen duela), egoera jakin baten barruan egiten du, eta ohiko arauak-eta apurtuko ditu

seguruenera, baina modu onargarrian, neurrikoan. Aldi berean, sortzailea bera izango da:

hezitzailea, eta subjektuek ulertu eta onartu behar diote berritasuna. Zirrara berezia eta

atsegina sortzen badu berritasun horrek subjektuengan, orduan izango du arrakasta.

Funtsezkoa iruditzen zait mugaketa hau, sormenaren ezaugarria hobeto ulertzeko. Hiru

elementu horien elkarrekintza determinantea da. Era horretan, trebetasun hau, eta orain arte

jarraitu dugun ildo teorikoari segituz, elkarrekintzaren ondorioa da.

(Csikzentmihalyi,1998b:41):

“... la creatividad no se produce dentro de la cabeza de las personas, sino en la interacción ente

los pensamientos de una persona y un contexto sociocultural. Es un fenómeno sistémico, más

que individual”.

Ildo beretik abiatzen da Gardner (1987), bere irudikoz sormen-ekintza bat burutzen

dugunean, zerbait originala eta berria egitea edo proposatzea da, baldin eta egin duguna

aurkitzen garen testuinguruan edo eremuan baloratuta bada. Sormena beraz, ez da

ezerezean eraikitzen. Gurean, hezitzailea subjektuekin egoera jakin batean dagoenean

agertzen duen gaitasuna edo kalitatea da.

Ikus dugu, bada, oinarrian zer den kalitate honen muina baina, nola jokatzen du

hezitzaile batek harreman-trebetasun hau agertzen duenean:

Trebetasun hau edukitzean, edota berau agertzen zaionean, fenomenoen eta egoeren

gaineko jakin min izugarria agertzen du hezitzaileak, jakin-nahia; gertakarien gaineko jakingura

zorrotza. Hau edo bestea zergatik den horrela. Fenomenoen printzipioak bere

sakontasunean arakatzea gustuko dute horrelako hezitzaileek. Horrelakoetan, hezitzailea ez

da konformatzen ageriko azalpenekin, eta arazo eta fenomenoen sakoneko erroetara jotzen

du esplikazio bila (Lagemann, 1994). Hau da, trebetasun hau eskura dutenek arrunta

ematen duenarekin, eta itxuraz lehengo begi kolpeaz esplika daitekeenarekin ez dira ados

geratzen. Gertakariekin barru-barruko esplikazioa bilatu behar dute; hots, fenomenoen

benetako zergatiaren bila abiatzen dira. Menchén Bellónen irudiko (1998) ezaugarria hau

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!