26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 101

izateko; izan ere, berria den oro ezin har genezake kalitate honen adibidetzat. De la Torrek

(1997) dioen legez, badira hainbat jokaera eta jarrerak berriak diren arren sortzailetzat har

ezin ditzakegunak. Kalitate honen estiloa, beraz, ez da berria den guzti-guztia. Horrela,

ondoko jarrera hauek berriak izan daitezke, baina ez dituzte inondik inora kalitate honen

ezaugarriak: nabarmenkeria hutsagatik agertzen den jarrera, justifikatu eta zentzurik gabeko

jarrera aldaketak...

Guilforden (1994) arabera, sormena heziketaren ezaugarri garrantzitsua da, gizakiak

ezinbestekoa baitu bere garapenerako. Bere irudikoz sormenaren elementurik gabe

aurrerapenik eta aldaketarik nekez gauza daitezke. Giza garapenaren oinarria

gizabanakoaren sormen-gaitasunean oinarritu da bere irudikoz. Horrela, kalitate honi esker

existitzen den edozein eremu aldatzeko gaitasuna du gizakiak, edo jadanik existitzen den

eremu jakin bat berri batean eraldatzeko (Csikzentmihaliy; 1998b). Horrela, trebetasun hau

eguneroko bizitzaren hainbat eta hainbat arlotan gauza daiteke, baita pertsonen arteko

harremanetan ere. Zentzu horretan, trebetasun honen erakuslea izango litzateke hezitzailea

eta subjektuak elkarrekin eragiten ari diren eremu edo giro horretan zerbait berria egitea edo

aldatzea. Hau da, ordura arte egin ez den zerbait pentsatzea, proposatzea edo egitea.

Trebetasun honek bere baitan barne biltzen dituen nolakotasun guztiak fenomeno

sistemiko bat osatzen dute Csikzentmihalyiren arabera (1998b). Bere hitzak oso baliagarriak

dira estilo honen nondik norakoa kokatzeko. Horretarako, autore horrek sormenaren

inguruan egiten duen azterketa sakonen oinarrituko gara. Bere irudiko, sormena ulertu ahal

izateko sistema bat osatzen duten hiru elementuen arteko elkarrekintza aintzat hartu behar

dugu: alde batetik, hainbat arau sinboliko dituen kultura; beste aldetik, eremu sinbolikora

zerbait berria ekartzen duen pertsona; eta, bukatzeko, berrikuntza hori balidatzen duen aditu

multzoa. Hirurak dira beharrezkoak ideia, aurkikuntza edo ekoizpen berritzailea gerta

daitezen. Ikuspegi hau arras interesgarria da. Gure kalitatearen agerpena testuinguru jakin

baten araberakoa dela baieztatzen duelako. Hots, kalitate horren azalpena ez da ezerezean

gertatzen, sistema baten baitan baizik, eta arrakasta horren baitan egongo da. Hau da,

ekintza sortzaile gerta dadin, zerbait sortzeko horiek elementu horiek egon behar dute.

Ekar dezagun hori guztia dinamizaziora eta hezkuntza testuingurura. Autoreak aipatzen

dituen hiru ezaugarri horiek egitura nahiko handi batean kokatzen ditu, baina mikroegituretan

ere koka genitzake, talde baten kasua, edota eskola bateko gela batean adibidez. Horrela,

arau sinbolikoaren kultura esan ordez, talde jakin horren arau sinbolikoez hitz egin

dezakegu, hau harreman-sare bat osatzen duten kideek elkarren artean duten

funtzionamendu arauen –inplizitu zein esplizitu- multzoa izango litzateke. Gure kasuan,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!