26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 95

esatearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, ezetzaren garrantzia funtsezkoa da, bere alde

iluna edo ezkorra alboratu behar dugu, zinez positiboa izan daitekeelako. Horren bidez

argitasuna, koherentzia, eta norberaren babes-eremua ziurta dezakegulako. Aipatu legez,

norberaren babes-eremua agertzen dugu elementu honen bidez, eta hori maiz “ez”

hitzarekin egin ohi dugu:

“ “No” es una palabra que tiene los mismos derechos que el “sí”. Su significado es diferente, pero

su valor es igual que el de la palabra “sí” “. (Lewak eta Nelson, 1987:130).

Modu horretan, bi aldeek eremuaren marra edo muga non dagoen argi eta garbi uler

dezakete. Jar dezagun adibide bat. Joseba Gazte Lokalera oso maiz joaten den 14 urteko

gaztetxoa da. Egun horretan apur bat aspertuta dago eta Aitor hezitzailearengana doa ea

berarekin egoten den denbora tarte batean. Aitorrek hau erantzuten dio: “Agian

beranduxeago... ikusiko dugu”. Hau hezitzaile orok ematen dezakeen ohiko erantzuna da.

Baina horrek ez du laguntzen hezigaiak bere jokaera kontrola eta erregula dezan. Horrelako

egoeretan, subjektuak muga argi bat behar du (Williamson, 1991). Aitorrek emandako

erantzuna oso lausoa eta zehaztugabekoa da, ez du ezertarako mugari edo limiterik

ezartzen, eta horrek subjektua kolokan, zalantzan eta ziurgabetasunean uzten du. Horixe ez

luke egingo kalitatea hau agertzen duen hezitzaileak. Adibide horretan berriro ikus dezakegu

arauen zehaztasunaren eta argitasunaren garrantzia. Hobe horrela muga abstraktu eta

definitu gabeak baino. Hezitzaileak subjektuari muga zehatzak eta argiak ezarriko dizkio

jokaeraren, espazioaren eta denboraren arabera. Baina hezitzailea agertzeko modua ez da

mehatxuarena, gauzak argi uztarena baizik, alde horretatik neutro samar agertzen da

gaitasun hau.

Horrexegatik, aintzat hartzekoak dira Van Manen (1998:204-205) hitzok, non kalitate

honen balio pedagogikoaren laburpen bikaina azaltzen duen:

“Los profesores que no están bien preparados, confusos indecisos, inseguros y contradictorios

crean sin darse cuenta situaciones en las que la gente joven se pude volver desordenada,

inconstante y distraída, y puede sentir pocas ganas de aprender (...) la imposición que no es

personal, el orden que es impuesto y está conformado con reglas rígidas, frustrará, al final, el

aprendizaje. Por tanto, la disciplina significativa desde un punto de vista pedagógico tiene que

surgir de una orientación personal fuerte, una orientación que surja, desde dentro de uno mismo,

como una pasión disciplinada o como una disciplina apasionada. No existe mejor disciplina para

un niño que este sentido de autodisciplina” .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!