26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 93

sistema argi eta erregulatua eduki ezean, koherentziaz agertzeko oinarririk gabe geratzen

baita hezitzailea.

Horrela, orden eta koherentzia horren barruan erraz erlazionatuko da beste pertsonekin,

bere bitan segurua sentituko delako. Hezitzailea ez da sentituko ahula eta zaurgarria

kanpoko eragin eta iritzien aurrean, bere babes-eremuan indartsua segurua eta kokatua

sentituko baita. Kalitate honek hori guztia sentitzea ahalbidetzen digu

Horrek guztiak badu islarik hezkuntza-praktikan. Estilo hau agertzen duten hezitzaileek

gauzak berak planifikatu eta programatu bezala joatea nahikoa du, ez zaio gustatuko bere

lana intuizioetan oinarritzea, ezta zoriaren legera uztea ere. Hau da, trebetasun hone

arbabera jokatzen duten hezitzaileek bere jarduera egituratuko dute, forma eta nondik

norakoa ere ongi zehaztuz. Gauzen ordena eta sekuentzia gustuko baitute kalitate hau

eskuragarri dutenek. Planifikazioarekiko gustua eta beharra kalitare hone agerbidearekin

honekin lotuko genuke, eta bere balio pedagogikoa eta didaktikoa arras garrantzitsua da;

izan ere, planifikazioa hezitzaileak esku hartuko duen errealitatea kontrolatzeko eta forma

emateko nahia baita (Villar, 1996). Autore honek honako ezaugarriak aipatzen ditu

planifikazioari buruz hitz egiten duenean, eta horiexen bidez egituratzen du bere praktika

estilo honetako hezitzaileak: gauzak ordenatu eta sailkatzen ditu, egoerak aurreikusten ditu

ahalik eta kontrolagarrienak bihurtzeko, eta razionaltasuna eta sistemikotasuna agertzen du

bere zereginetan, hau da, jarduera bakoitza pausoz pauso zehatzea, elkarren arteko

sekuentzializazioa ongi zedarrituz. Bere lanean sistematikoa eta metodikoa izaten da,

urratsez urrats antolatzen du dena. Hezitzailea gustura arituko da gertakariak nola garatuko

diren kontrola dezakeen ingurune batean, forma eta sekuentzia duen eszenatokia. Edonola

ere, gerta daiteke, hezitzaileek estilo hau agertzen dutenean, arau, metodo, sekuentzia,

ordena eta programekiko gehiegizko identifikazioa agertzea, hori hala denean:

“...se aferra a su propia autoridad y competencia, poco dispuesto a renunciar a una parte de ella.

Cuando la ejecución de sus planes cuidadosamente trazados se aparta del carril, puede recurrir a

una rígida adhesión a las reglas y a las normativas en un esfuerzo por reestablecer el control

sobre las circunstancias perturbadoramente fluctuantes” (Beinfield eta Korngold, 1999:219)

Aipatu kontrol nahiak eta aurreikusgarritasunak kalitate honen ezaugarri garrantzitsuak

dira; hezitzaileak, horiek bultzatuta, errutinak erabiltzen ditu. Errutinaren ezaugarri hau

funtsezkoa da kalitate hau ongi ulertzeko, eta arestian aipatu dugun babes funtzioarekin

lotuta doa:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!