26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 88

sendoak ezartzen baditu, hezigaiak hobeto hazten dira eta autoestima handiagoarekin;

beraiek nahi dutena egin eta nahierara jokatzen duten haurrek edo gazteek baino. Zer

ulertzen du baina, autore horrek “muga” hitzarekin? Bada, puntu bat non hori baino

harantzago hezitzailea jada ez den malgua azalduko, eta hortik baino harago askatasun

gradurik onartuko ez duen. Hau da, puntu bat, non hezitzailea ez dago prest egoera edo

jokaera zehatz hori onartzeko edo ez ikusiarena egiteko; besteak beste, eta lehen aipatu

legez, bere babes-eremua urratzen duelako, esentzian esaten dute : “Puntu hau baino

harantzago ezin duzu joan”. Ondorioz, harreman-trebetasun hau agertzen dueneana,

hezitzaileak bere defentsarako elementua azaltzen du. Zer nahi duen eta zer ez, zer

onartzen du eta zer ez adieraziz bere esparrua mugatzen du, eta berau mantentzen saiatzen

da, berau defendatzen alegia. Norberaren eremua zein den garbi adierazten, mugatzen eta

definitzen du. Modu horretan egoera kontrolpean duela sentitzen du hezitzaileak.

Hala eta guztiz ere, estilo honekin jokatzen duten hezitzaileek neurritsu eta orekatsu

agertzen dira. Izan ere, araua eta muga arrazoizkoak, zentzudunak eta zuzenak ezartzen

baitituzte. Pertsona zentzudunak eta arrazoizkoak dira. Arau moralen bidez jokatuko dute

(Beinfield eta Korngold, 1999), baina badute arauen gaineko malgutasunaren ikuspegia.

Esan nahi baita, kalitate hau eskura duten hezitzaileei ez zaizkiela gustatzen arau itxi, zurrun

eta estatikoegiak, arrazoizkoak bai, ordea. Beraz, hezitzaileek malgutasuna erakusten dute,

tolerantziaren nolakotasuna eta arauen aplikazioaren graduazioa agertzen dute.

Malgutasunaren ezaugarriaren alderdi bat denborarena da. Estilo hau agertzen duten

hezitzaileek, batzuetan denbora tarte bat uzten dute subjektuak arau berrira egoki dadin,

betiere denbora muga hori argi eta garbi zehaztuz. Trebetasun honek inertziak gelditzeko

ahalmena duela esango dugu. Hezitzailearen irudikoz ohitura ezegokia bihurtu denari muga

jartzeko, eta egitura, antolaketa eta harreman-arau berriak sortzeko eta egituratzeko

baliagarria da elementua. Nolabait, “Honaino heldu gara, hau aldatu beharra dago!” bezala

irudikatuko genuke.

Alta, mugak eta arau asko eta zurrunak harremanetarako espazio itxia eta zorrotza

egituratzen du. Mugarik gabeko harreman-eremua, aldiz, desitxuraketara garamatza.

Tartekoa, hau da, muga egokiak agertzea, babesa, forma eta segurtasuna ematen dio

harremanari.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!