Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

euskaltzaindia.net
from euskaltzaindia.net More from this publisher
26.08.2013 Views

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III Hor, noski, 'bederen' da: euskalki batzutan ongi bereizten dira "bedere" ("bederen" esan nahi duela) eta "badere" ("bada ere" esan nahi duelarik: "Horí badere eginen dugu" = "Horí baizik ez bada ere eginen dugu"). Kontua da, nolanahi ere, eta honekin amaitzen dugu, hitz hau ('badere') argi eta garbi lokailu ez baldin bada ere, idazleek erabiltzen duten neurrian, lokailu izateko bidean den adizkia izan daitekeela 2.8. Badarik (ere) Sail honetan sartu beharko genuke, halaber, badarik ere esapidea (eta honen aldakiak): (312) Eta debozionezko sentimendu hek guziak merezi eztitudalarik, badarik ere presentatzen derauzkitzut ene bihotzeko afekzioneak (S. Pouvreau, Jesusen lmitacionea,284) (313) Eserziza hori eta bertzeak eginen dituzun egunetan, mengoarik ezpada ere osoki aparta zaitezin jendekin ibiltetik, badarik aphur bat apartatu behar zare, guzien gainetik arratsaldetan, muga hobeagoz ohera ahal zaitezkentzat, eta konsiderazioneen egiteko premia den espirituko eta gorputzeko errepausua har dezazun gatik (S. Pouvreau, Phi/otea, 510) (314) Emazte baten senharra urrutitik heldu bada, emazte hark dakien bezain sarri bihurtu dela, eta haren hitza enzuten duenean, egitekotan amarratua delarik, eta zenbait konsiderazione bortitzek hura bertzen artean badaduka ere, badarik hacen bihotza ezrago loturik, aitzitik bertze gogoeta guziak largatzentu, bere baitan solhas egiteko senhar ethorríarekin (S. Pouvreau, Phi/otea, 514) . Zernahi dela, esapide hau ez da gaur egun ia ia erabiltzen, orain arte ikusitako lokailuak gaineratu direlako. 78

3. HAUTAKARIAK 3.0. Sarrera 3. Hautakartak Sail honetan biltzen diren ·lokailuak "hautakariak" deitu ditugu, hiztunak hautaketa bat adierazi nahi duenean erabiltzen dituelako. Jakina: hautaketa hau egiteko erabiltzen diren partikularik ezagunenak "edo" eta "ala" dira, baina hauek ez dira lokailuak, juntagailuak baizik, nahiz sarritan, beste juntagiluekin gertatzen den moduan, lokailu bezala ere ageriko zaizkigun. Baina, dena dela, hauen berri juntagailuekin batera emanen da. Hautakariak agertzen diren perpausetan halako kontraesan bat aurkituko dugu, bi zatien arteko aukera bat egin behar baita eta biak batera ezin baitira bete: (1) edan ora 000 egarriak geldituko zara (2) edan ora, bestela egarriak geldituko zara Esaldi horietan badirudi ura edatea eta egarriak gelditzea, biak aldi berean eta batera, ezin gertatukotzat jotzen dituela hiztunak eta, honenbestez, bietako baten aukera egin behar duela. Horra zergatik deitzen ditugun hautakari. Hurren datozen lokailu hauek hautakariak baldin badira ere, sarri askotan mugak ez daude batere garbi eta esanahi bat baino gehiago eskuratzen dute, unean uneko elkarrizketa baldintzak nolakoak diren. Hortaz, ez da harritzekoa izanen honako lokailu hau hautakaria dela bai, baina aldi berean emendiozko kutsua edo aurkaritzako ñabardura duela esaten badugu. Beti ere, lokailuen mundua oso labainkorra eta irristakorra baita. Solasaren barneko lotura segurtatzeko erabiltzen ditugunez, gure hizkera baldintzak aldakorrak dira guztiz, mugagabeak eta hainbat baldintzaren pean geratzen direnak. Ikus ditzagun, zernahi gisaz, zein diren lokailu hautakariak: bestela-bertzenaz, osterantzean, gainerontzean, ezpere(n), ezpabere, e.a. 79

3. HAUTAKARIAK

3.0. Sarrera

3. Hautakartak

Sail honetan biltzen diren ·lokailuak "hautakariak" deitu ditugu, hiztunak

hautaketa bat adierazi nahi duenean erabiltzen dituelako. Jakina: hautaketa hau

egiteko erabiltzen diren partikularik ezagunenak "edo" eta "ala" dira, baina

hauek ez dira lokailuak, juntagailuak baizik, nahiz sarritan, beste juntagiluekin

gertatzen den moduan, lokailu bezala ere ageriko zaizkigun. Baina, dena dela,

hauen berri juntagailuekin batera emanen da.

Hautakariak agertzen diren perpausetan halako kontraesan bat aurkituko

dugu, bi zatien arteko aukera bat egin behar baita eta biak batera ezin baitira

bete:

(1) edan ora 000 egarriak geldituko zara

(2) edan ora, bestela egarriak geldituko zara

Esaldi horietan badirudi ura edatea eta egarriak gelditzea, biak aldi berean eta

batera, ezin gertatukotzat jotzen dituela hiztunak eta, honenbestez, bietako baten

aukera egin behar duela. Horra zergatik deitzen ditugun hautakari.

Hurren datozen lokailu hauek hautakariak baldin badira ere, sarri askotan

mugak ez daude batere garbi eta esanahi bat baino gehiago eskuratzen dute,

unean uneko elkarrizketa baldintzak nolakoak diren. Hortaz, ez da harritzekoa

izanen honako lokailu hau hautakaria dela bai, baina aldi berean emendiozko

kutsua edo aurkaritzako ñabardura duela esaten badugu. Beti ere, lokailuen

mundua oso labainkorra eta irristakorra baita. Solasaren barneko lotura

segurtatzeko erabiltzen ditugunez, gure hizkera baldintzak aldakorrak dira

guztiz, mugagabeak eta hainbat baldintzaren pean geratzen direnak. Ikus

ditzagun, zernahi gisaz, zein diren lokailu hautakariak: bestela-bertzenaz,

osterantzean, gainerontzean, ezpere(n), ezpabere, e.a.

79

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!